Zapo Txokoko ikastaroetan izen ematea zabaldu da

Uztarria.eus 2003ko urr. 7a, 17:10

Urteko azken hiruhilabeterako sukaldaritza, dantza afrikarrak, txalaparta eta Chi-Kung ikastaroak antolatu ditu Azpeitiko Udaleko Gazteria sailak 14 urtetik gorakoentzat. Ikastaroetan parte hartzeko izena urriaren 17a baino lehen eman behar da Zapo Txokoko bulegoan.

  • Sukaldaritza hastapenak. Asteartetan 18:30etatik 20:30etara. Zapo Txokoko sukaldean. Ikastaroak guztira 18 ordu izango ditu, eta 55€ ordainduko dira (45€ gazte edo ikasle txartelaz).
  • Txalaparta. Asteartetan 18:30etatik 20:00etara Zapo Txokoko gela balioaniztunean. Ikastaroak 18 ordu izango ditu, eta 45€ ordainduko dira (35€ gazte edo ikasle txartelaz).
  • Dantza afrikarrak. Asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara. Zapo Txokoko gela balioaniztunean. Ikastaroak 18 ordu izango ditu, eta 45€ kostako da (35€ gazte edo ikasle txartelaz).
  • Chi-Kung.Ostegunetan 18:00etatik 20:00etara Zapo Txokoko gela balioaniztunean. Ikastaroak 18 ordu ditu, eta 45€ko kostua du (35€ gazte edo ikasle txartelaz).

Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek izena emateko azken eguna urriaren 17a dute. Horretarako Zapo Txoko Gaztelekuko telefonora deitu beharko dute, 943 - 15 71 61 zenbakira edo gazteria.azpeitia@azpeitia.net helbidera idatzi.