Saloiko dantza ikastaroak emateari ekin dio, berriz ere, Orbegozok

Uztarria.eus 2003ko urr. 1a, 20:10
Datorren larunbatean hasiko da ikastaroa, igerilekuan.

Larunbat arratsaldero emango dituzte dantza eskolak, eta Jose Mari Orbegozok emango ditu.

Bi ordu desberdinetan emango dira eskolak, bi taldetan banatuta. Bata 16:00etatik 17:30era, eta bestea, 17:30etik 19:00etara.

Izena eman nahi duenak oraindik badu aukera. Igerilekuan eman daiteke izena, edo bestela, 943 814121 telefono zenbakira deituta.