Kotxerik gabeko eguna izango da astelehenean

Uztarria.eus | Herria
2003ko ira. 18a, 17:09

Agenda 21ek dionez, "gero eta gehiago dira airearen kutxaduraz, zarataz, istripuez eta antzeko arazoez kezkatzen direnak, baina, era berean ibilgailuen kopurua handituz doa urtez urte" Horregaitik, eta "hirigunetan trafikoaren hazkundeak sortzen dituen arazoetaz" jabeatzeko antolatu dute Kotxerik Gabeko Eguna. Eta, bide batez, "herriatako bizi kalitatea hobetzeko gure eskuetan ditugun irtenbideez erreflexionatzeko gonbitea luzatu" nahi dute, "beti ere kotxearen zentzuzko erabilera aldarrikatuz".

Kotxearen erabilerak arazo asko sortzen ditu Agenda 21en esanetan. Honakoak dira arazook:

  • Kutxadura atmosferikoa: Atmosferan aurkitzen diren partikula solidoen %40ren erantzule errepideetako garraioa da.
  • Osasun kalteak: Airearen kutxadurak sortzen dituen arnasketa arazoez gain, asko dira istripuetan zaurituak edo hilik suertatzen direnak.
    Zaratak ere sortzen ditu osasun arazoak. Hirietako zarataren %80 garraioak sortzen du.
  • Lurzoruaren okupazioa: Beste erabilera izan zezakeen espazioa kotxez beterik dago.
  • Energia kontsumoa: Garraioetan industrian baino energia gehiago kontsumitzen da. Energia kontsumoaren %35 garraioarena da.

Arrazoi horiegatik guztiengatik, "ezinbestekoa da kotxearen zentzuzko erabilera bultzatzea" Agenda21en iritzian. Beraz, irtenbideak ere proposatu dituzte:

  • Garraio alternatiboa erabiltzea: Garraio publikoan, bizikletan eta oinez ibiltzea.
  • Kotxea elkarbanatzea: Horrela, kotxe gastuak eta nekea murrizten dira.
  • Gutxiago gastatzen duten erregaiak erabiltzea: Biodiesela eta ibilgailu elektrikoak, adibidez.
  • Kotxea zentzuz erabiltzea: Egin beharreko ibilbidea txikia bada, oinez ibiltzea. 500 metro 8 minitutan egin daitezke, oinez. Gainera, aparkalekua bilatzen ez da denborarik behar.

Horrela ba, bi egunetarako egitaraua antolatu du Agenda 21ek: irailaren 21 iganderako eta 22 astelehenerako.

Irailak 21, igandea:

-11:00: Bizikleta martxa.
Azpeitia- Urrestila- Azpeitia
Irteera plazatik.

Loreak Herrian
Plazako zuhaitzetan lore-marrazkiak ipiniko dituzte

Tailerrak eta jolasak
Enparantza Nagusian

-12:00: Ibilaldia herrian zehar (bizikletaz, patinez edo oinez)
Irteera Enparantza Nagusitik

-12:30: Umeentzat hamaiketakoa, Iturri Txiki Ludotekan.

-18:00: Kale antzerkia. Trikiklown pailazo taldea, plazan.

Irailak 22, astelehena: KOTXERIK GABEKO EGUNA

-16:00: Oinezko martxa, eskoletatik herriko plazara.

-Alkateari eskaerak luzatzea.

Egun osoan zehar:

  • Haurren pasoa oztopatzen duten kotxeei ohar kanpaina.
  • Landeta eta Urrestillako Industriguneetara debaldeko garraioa. Damaso eta Sanjuandegitik abiatuko dira autobusak. Lanera sartu eta ateratzeko ordutegiak beteko dira.
  • Herrian zehar autobus urbanoa.
  • Hartzubiko bi kaleetatik bat bizikletentzat jarriko da, bidegorri funtzioa beteko du. Beraz, Landetatik zentrura ezingo da Hartzubitik joan.
Bidali:  

Erantzunak

...eta Urrakiko Igoera! | 2003-09-18 : 21:09

Jaian ere badago zeozer kotxerik gabeko egunaren alde... eta jaian bertan hemen, gure muturren aurrean, Urrakiko Igoera! Zehaztuz: ez bizikleten igoera, kotxeena baizik...

.......Bizi kalitatea???? | 2003-09-18 : 22:09

Zer da hori?
Garraio bide alternatiboak? Garraio Publikoa bezala?
Bai Bilbora doan Pesako autobusa bezalakoak erabili daitezke. Barkatu orain gogoratzen dut kendu egin dutela , desagertu egin da .
Baina dirudienez Agenda 21(Azpeitiko eta Azkoitiko udalak)itxu daude egoera hone aurrean. Hauentzako orokorrean Azpeitiko eta Azkoitiko komunikabide onak dira.
Baian bai 2 eguneko ekitaldi horiekin belarrrak berdeago hasiko dira.

azpi | 2003-09-19 : 08:09

Ingurumena.net webgunean ikusi dut. Parte hartuko duten udalerriak: Alonsotegi, Salvatierra-Agurain, Amurrio, Andoain, Arrasate-Mondragón, Arrieta, Artea, Astigarraga, Azpeitia, Bakio, Balmaseda, Barakaldo, Beasain, Bilbao, Deba, Derio,
Dima, Donostia-SanSebastián, Eibar, Elgoibar, Ermua,
Fruiz, Gamiz-Fika, Vitoria-Gasteiz, Gatika, Getxo, Gordexola, Igorre, LLodio, Laukiz, Legazpi, Lekeitio, Lemoa, Mallabia, Maruri-Jatabe, Mendaro, Meñaka, Mungia, Muskiz, Mutriku, Oiartzun, Portugalete, Sondika, Soraluze-Plasencia de las Armas, Tolosa, Usurbil, Zarautz, Zeanuri.
Europako kanpaina bat izateko, asko falta dira ba, ez?

kotxerik gabeko egune! | 2003-09-19 : 11:09

Katxondeo hutse iruitzen zait! egun pute baten urte osue konponduko balitz bezela bizi gea. Urte osuen kotxie erabiltzea fortzaute gaude (geuk ere gure erru kulpie badaukeula onartzen det!): alde zaharra gero eta eskaso, zentro komertzialak indartzen, bizikletan ibiltzeko bidegorrik ez, bizikleta kandatzeko leku bakarra (igerilekuen), komunikabidiek parregarri! zein da honen responsable! parre gutxiyo aurpegire, faborez!

..........festa???? | 2003-09-19 : 11:09

Egun honek ospakizun edo festa baten ixurie gero ta geiyo daukela iruitze zat. Ta hola bere helburue ahaztu ingo litzeke...... Indar geiyegi zentratzeie egun baten gero urte osuen ezer gutxi iteko.

azpi | 2003-09-19 : 12:09

Agintarien kontzientziazio falta salatzen dugu behin eta berriz. Eta ondo dago. Nik ere ez dut sinesten egun bakarreko reibindikazioetan.
Baina demagun, une batez, egun horretan autobus guztiak gainezka joaten direla. Edo jendea bizikletan ibiltzen dela. Landetako rotondan ez dagoela ataskorik. Inor ez dela hasarretzen kotxe faltagatik.
Ez al litzake presio bide polita, agintarie zentzu horretan neurri gehiago hartzeko eskatzeko? Euren egun bateko eskaparate hutsa, edukiz betearazteko modua?
Ez da gertatuko ordea. Daukazkagun bide eta aukera apurrak ere ez ditugu aprobetxatzen. Eta, askotan, antolatzen ez garelako, besterik gabe. Agintariak gaiotan beti joango dira gizartearen atzetik.
Benetan nahi al dugu kotxe gutxiagoko egunak izatea?

. | 2003-09-19 : 19:09

Ta astelehenean kotxie ibiltze ez dunai kotxien impuestue merketuko al diote? Hori ere udaletxiak kobratzen du eta.

la letxe dek | 2003-09-20 : 09:09

hau kixtona dek,zemat aldiz, jendie esaten...
landeta juteko bidegorriye eskau, autobus zerbitzuek tallerreta...
Astelenin autobusin juteko aukerie, rebindikaziyo horri inderra emateko aukerie ipiñi, eta kejau bakarriken eite zeate. Sikiera, zeoze konstruktibue eiñ da lanea autobusin jungo gaituk, hartara behar hori badaola demostrau al izengo giñike, eta inguru girun alde beste hondar ale bat ipiñi. Ez egun hortako keien ahorrueatiken, jendien eskaerak ekintzetan jartzeko aukerieatiken baizik.
ni 6.nakin ados, astelenien, autobusek gañezka junbeiabe!!!

kritika merkeak | 2003-09-20 : 11:09

Ados nago aurrekoarekin. Hori da kritikatu beharra jendeak, la letxe!
Begira: astelehenean jendeari gustatzen bazaio lanera autobusean joatea, edo bizikletaz, ba beste froga bat eskatu udalari, edo plaza kotxerik gabe ikustea gustatzen bazaio, eta denera jendea gustora geratzen bada, eskatu udalari plan bat egiteko.
Aurrera egingo genuke, ez?

Agenda 21 eta jendien partehartzie | 2003-09-20 : 12:09

Nere ustez Azpeitiyen jendien partehartzie geyo bultzau ber litzeke Agenda 21-en(kotxerik gabeko egunen), adibidez enkuestak ein laiske jendiek ze pentsatzeun ikusteko herriyen nahiko bidegorrik ba al dagoen,oinez juteko ondo al dauden bidiek, autobusek nahiko ba al dauden...
Ta baita importantie iruitzezat Azpeitiko eskolatan ekintzen bidez kotxerik gabeko egune bultzatzie.

SAIOA | 2003-09-20 : 20:09

ZER GERTATUKO DA BILBORA AUTOPISTAZ ZUZENEAN ZIHOAN "PESA"

SAIOA | 2003-09-20 : 20:09

ZER GERTATUKO DA BILBORA AUTOPISTAZ ZUZENEAN ZIHOAN "PESA" AUTOBUSAREKIN??????
BA AL DU ASMORIK AGENDA 21EK ZERBAIT EGITEKO, ARAZO HONI IRTENBIDE BAT EMATEKO??
EZ AL DUTE BA GARRAIO PUBLIKOA BULTZATU NAHI??
JULIAN ETA ASIER HOR DAUKAZUE LANA ETA ERANTZUNKIZUNA

dana kejie | 2003-09-22 : 09:09

Holako ekimen zoragarri baten aurrien danak kexatzen eta batenbat harritu egin dek. Kejie!!
Kejauko ez gaituk ba!!!
Herri batek arazo ezberdinen artien politika - linea konkretu bat segiu ber izaten dik eta ez prueba makillaje hauekin zorau. Adibide bat jartze arren, gure herriyek,inkluso urola ballariek, garraiyo publikuen erabilerie benetan indartu nahi badu, prueba seriyo bat ein ber zian,( eta ez bat eo bi egunetakue)jundaneko etzakiat zenbat denboratan lanien ai dien bariante lau-karril hortako obrak hasi aurretik.Benetan sayau ahalik eta fazilidade geyenak jartzen eta kontinuidade bat eman gauziei.
Bestalde hor esan dik baten batek Azpeitiye zahartzen ai dala. Bai hoixe!!! Herri hontako agintayek ba al zekiabe KOMUNIKAZIYUEK hitzen esanaye? Bilboa ezin diau jun direkto. Donostire jun laikeau, baino hilien pare bat aldiz, ze gipuzkoanak dauzken preziyuekin...ez nike nahi eunero lanea Donostire jun berra eukitzie, adios jornala.
Herritik ertetzie nahi badek beste herri batea, adibidez Zesture eo Zumaire eo holaxe, ba oso ondo, baino beste herriren batea nahi badek jun, abentura egun bateako preparau hai eta hartu pazientziye.Pentsatzen diau depuradora bat eta zabortei bat zakeaulako herri modernuen listan gaudela, baino matusalen baino herri zahartuaguen gatxaudek.

Irune | 2004-02-09 : 21:02

nik uste dut ona eta osasuntzua bizikletaz joatea eta kalte gutxiago egiten duela

IDOIA eta MAITE | 2004-02-16 : 13:02

Gure ustez, sobera gutxi iritzi dago kutxadurari buruz

IDOIA eta MAITE | 2004-02-16 : 13:02

Gure ustez, sobera gutxi iritzi dago kutxadurari buruz

IDOIA eta MAITE | 2004-02-16 : 13:02

Gure ustez, sobera gutxi iritzi dago kutxadurari buruz

IDOIA eta MAITE | 2004-02-16 : 13:02

Gure ustez, sobera gutxi iritzi dago kutxadurari buruz

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu