Nuarbek ez du Europako lur gaineko sokatira txapelketan parte hartuko, ez duelako Espainiaren izenean joan nahi

Uztarria.eus 2003ko ira. 18a, 18:09
Areso ere parte hartu gabe geratuko da arrazoi berdinagatik, baina, Mutriku, Gohierri eta Gaztedi txapelketan izango dira

Europako lur gaineko sokatira txapelketa gaur (irailak 18) hasi da Aseenen (Herbereak). Hala ere, txapelketan parte hartu gabe geratuko dira Euskal Herriko bi talde sendoenak: Nuarbe eta Areso. Ez dute Espainiaren izenean parte hartu nahi, eta horregaitik geratuko dira parte hartu gabe.

Nuarbeko ordezkari batek zera esan du: "gure indarrak Espainia ordezkatzeko ez ditugu erabili nahi". Beraz, ez dute nazioarteko txapelketan parte hartuko. Erabaki berdina hartu dute Areso taldekoek.

Lehen, selekziorako lehiaketetan Espainiako selekzio bezala parte hartzea beharrezkoa bazen ere, kluben arteko tiraldiak izaten ziren. Txapelketa horretan, Espainiaren izenean izan gabe parte hartzea posible zen. Orain, ordea, Nazioarteko Sokatira Federazioak (TWIF) kluben arteko txapelketan ere Espainiako selekzio bezala parte hartzera behartu nahi ditu euskal taldeak, pisu batean behintzat. Nuarbek eta Aresok ez dute baldintza horietan parte hartzea onartu.

Bestalde, Mutriku, Gohierri eta Gaztedi taldeak hasi dira txapelketako tiraldietan, dagoeneko.