Gizartekintzako ikastaroetan izena emateko epea zabaldu da

Azpeitiko Udala - Gizartekintza Saila 2003ko ira. 10a, 12:09

Aurreko urteetan bezala, Azpeitiko Udaleko Gizartekintzak antolatutako eskulan eta formazio ikastaroei hasiera urrian emango zaie. Ikastaro hauetan hainbat eskulan ikasteko aukera izango da: Bolilloa, makinako bordatua, ebaketa eta jantzigintza, metal, egur eta poliuretano gainean pintaketa, besteak beste. Bestalde, formazio arloan Hazkunde pertsonalerako ikastaroa eta Autodefentsa ikastaroa eskeiniko dira aurtengo ikasturtean. Ikastaro hauetan izena emateko epea dagoeneko zabaldu da, eta interesatuek irailaren 25a arte izango dute izena emateko aukera.

Eskulana

  • Bolillo, gurutze puntua, puntua eta makinako brodatua (Rosario Ibaeta)

Astelehena, asteartea eta osteguna. 15:00etatik 17:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

  • Ebaketa eta jantzigintza

Asteazkena eta ostirala. 15:00etatik 17:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

  • Metal, egur eta poliuretano gainean pintatzea, gauza zaharren berriztapena eta argazki zaharrekin egindako kaxak.

Egun bat asteko / Bi ordu eguneko. Asteazkena eta ostirala. 10:00etatik 12:00etara, 15:00etatik 17:00etara, 17:00etatik 19:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.

Formazio ikastaroak

  • Hazkunde Pertsonalerako ikastaroa (Pepa Bojo)
  • Autodefentsa ikastaroa (Jose Luis Arizala)

Informazio gehiago nahi izanez gero deitu Gizartekintzara, 943 15 71 92 telefonora.