Telebista aurkezle ikastaroa

Pausoka Eskola 2003ko ira. 1a, 15:09
Telebistak aurkezleak behar ditu uneoro. Telebista saio batek derrigorrezkoa du aurkezlea. Eta aurkezlea bera izango da arrakastaren gakoetako bat. Ikastaro honetan aurkeztea zer den azaldu eta irakatsi nahi dugu. Horretarako telebistako aurkezle profesionalak dire Xabier Euzkitze eta Oscar Terol ditugu irakasleak. Eta partaideek kamera aurrean praktikatu ahal izango dute.
Telebista aurkezlea. (Elebiduna)

Data eta iraupena:
2003ko irailaren 16tik 2003ko urriaren 2a arte.
3 orduko 6 saio.
Astearte eta ostegunak.
Arratsaldeko 4etatik 7etara.

Norentzat:
Telebista aurkezle bat zer den eta nola lan egiten duen jakin nahi duen ororentzat.

Deskribapena:
Saioak praktikoak izango dira batez ere. Kamera aurrean lan egingo da beti. Ikastaroak aurkezpenaren atal desberdinak jorratuko ditu. Izan ere aurkeztea oso mundu zabala eta librea bait da:
- Telebista aurkezlearen gakoa.
- Hizkuntzaren garrantzia.
- Aurkezpen klasikoa.
- Kamerarekin jolasean.
- Inprobisaketa.

Irakasleak:
Xabier Euzkitze eta Óscar Terol.

Ikasle kopurua:
20 ikasle onartuko dira.

Zenbatekoa: 240 €

Lekua: Donostia (Mundaiz pasealekua)

Informazioa:
943297111
eskola@pausoka.com
www.pausoka-eskola.com