Ibon Zubilagak irabazi zuen txirrindularitzako San Inazio saria

uztarria 2003ko uzt. 29a, 13:07

Larunbatean Azpeitian lastertu zen XXXIII San Inazio txirrindulari txapelketan azkoitiar bat izan zen irabazle: Tximela Kubota taldeko Ibon Zubilaga.

Ihesaldi baten ondoren iritxi zen Zubilaga helmugara, eta bidea berarekin egin zuen Ibon Sardon izan zen bigarrena. Yannic Raskin iritsi zen hirugarren.

Honela geratu ziren Tximela Kubota Azpeitiko taldeko mutilak:

Imanol Aizpuru bostgarren
Ander Garmendia zortzigarren
Jon Juaristi hamalaugarren
Unai Iparragire hamazortzigarren
Jon Etxeberria hogeita bederatzigarren
Mikel Garate berrogeita laugarren