Ostiralean aurkeztu zen 'Literatuzta'

Uztarria.com 2003ko uzt. 21a, 12:07
Uztarriako bazkideek doan jasoko dute

Literatuzta, literaturako gehigarri berezia pasa den ostiralean, uztailaren 18an, aurkeztu zen. 18 gazte azpeitiarren ipuin, poema, bidaia kontaketa... jasotzen dira. Uztarriako bazkideek doan jasoko dute abuztuko Uztarria zenbakiarekin, uztailaren 28tik aurrera.

Literatuzta aldizkaria ostiralean, gauean, aurkeztu zen Enparan dorretxearen atzeko zelaian. Ikusentzunezko aurkezpena izan zen, hau da, idazleek euren idatziak irakurri zituzten irudiz eta musikaz lagunduta.

Literatuztan hogei gaztek hartu dute parte, poesia nahiz prosako testuak eginez. Parte hartzaileek diotenez, "idazten duen edozeinek parte hartu lezake. Datorren alerako guztiontzat ditugu ateak irekita". Orain lehen zenbakia argitaratu da eta urtean bi zenbaki ateratzeko asmoa dago.

Literatuzta doan jasoko dute Uztarriako bazkideek. Eta bazkideak ez direnak hiru eurotan izango dute eskuragarri herriko liburu dendetan.