Aitor Aranguren Diputazioko Ingurumen zuzendari berria da

uztarria 2003ko uzt. 17a, 19:07
Jose Juan Gonzalez Txabarrik batzordeburu guztiak aldatu ditu

Foru Aldundiko batzordeetan buru berriak daude atzotik, eta, besteak beste, Aitor Aranguren dago Ingurumen Batzordeko buru.

Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusiak Diputazioko departamentu buru guztiak aldatu ditu. Horien artean dago Aitor Aranguren Azpeitiko EAko zinegotzi izandakoa. Ingurumen Batzordeko buru izango da Aranguren, Geologiako doktorea.

Atzo izan zen kargu hartzea, eta Aitor Aranguren ere han izan zen.