24 orduko III. pilota txapelketa herrikoia

Ikasberri pilota elkartea 2003ko uzt. 11a, 14:07

Uztailaren 26an ospatuko da 24 ordu pilotan txapelketa, Euskal Selekzioaren Aldeko Egunaren barnean. Izen ematea uztailaren 21a baino lehen egin behar da Zuhatz, Orkatz eta Ikastolan bertan, 943151246 telefono zenbakian. Bikoteko hamar euro ordaindu beharko da.

Hirugarren aldia izango du oraingoan 24 orduko txapelketak. Txapelketan, mutilek eskuz aritzeko aukera izango dute eta neskek, berriz, palaz. Baina eskuzko kasuan bikote mixtoek ere lekua izango dute. Frontoi Txikin izango dira partida guztiak. Eta erabiliko diren pilotak aldiz oso bigunak izango dira.