Bost azpeitiar II. Zegama Aizkorri mendi maratoian

Uztarria.eus | Kirolak
2003ko uzt. 9a, 17:07

Bost azpeitiarrek hartu zuten parte II. Aizkorri Zegama 2003 mendi maratoian. Joxe Luis Albizuri Beristain izan zen lehen azpeitiarra, 4:29:47 egin zuen.

Joan den igandean izan zen mendi maratoia 291 korrikalarik amaitu zuten. Bost azpeitiarrak lehen 185en artean sartu ziren.

Hona hemen azpeitiarren sailkapena

Izen-abizenak Denbora Postua

Joxe Luis Albizuri Beristain 4:29:47 10

Xabin Aranaga Aldanondo 4:42:22 20

Aitor Olabide Loiola 5:52:33 171

Joseba Altuna Alberdi 5:52:33 172

Gorka Okariz Alberdi 5:58:35 185

Bidali:  

Erantzunak

kontxi | 2003-07-09 : 18:07

mundu hontako meritu guztiye dakebe... baino, etzat kirol osasuntsue iruitzen, ... astapotro xamarra... baizik... eta barkau expresiyue !...

eli | 2003-07-15 : 13:07

Jende horri beitu besteik eztao, haber osasuntsu dauden ala ez!
Zorionak danoi

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu