Uztaileko Uztarria herri aldizkaria kalean da

Uztarria.eus 2003ko uzt. 3a, 17:07

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren zenbaki berri bat banatuko da herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara asteburu honetarako.Eta beti bezala barruan darama Baiteren aldizkaria. Jadanik, bi aleak irakurri ditzakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkariak jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

Uztarrian landu diren gai nagusiak honako hauek izan dira:

  • Etxebizitza tokatu edo ez zorte kontua Martxoan udal sustapeneko 75 etxebizitza egingo zirela esan bazen ere, 57 zozketatu ziren ekainaren 19an, 525 herritarren artean..
  • Pertsonaiari karinoa hartu diot. Uztarria herri aldizkariarekin batera jaio zen Otsobeltz. Andoni Salegi izan da sortzailea, eta azkenean auto batek harrapatu du.
  • Norberak egin behar ditu gauzak, zain egon gabe. Donostian bizi da azpeitiar hau, eta ezaguna da Euskal Herri osoan. Antzerkian hasi zen, eta telebistara jauzia eman zuen gero. Aktoreen munduko lan gehienak ezagutu ditu.
  • Manex Beristain, Aitor Aranguren, Alaitz Olaizola, Leire Ostolaza, Aihoa Odriozola eta abarren iritziak.
  • Etab.

Barruan daraman Baite, Azpeitiko euskalgintzaren aldizkariaren 15. zenbakia ere webgunean da.

Bazkidetza edo harpidetza

Gogoratu, bestalde, aldizkaria jasotzeko harpidedun egin daitekeela webgune honetan bertan, lotura honetan klik eginez gero. Aldizkaria jasotzeaz batera Uztarriaren komunikazio proiektua lagundu nahi baduzu, bazkide egiteko aukera ere badaukazu. Hala eginez gero, Uztarriak argitaratzen dituen liburuxka biografikoak ere etxean jasoko dituzu doan.