Uztarriaren aldeko POURRA'03 martxan

Uztarria.eus 2003ko eka. 30a, 10:06
Zapatuan hasiko da

Zapatu honetan hasiko da Frantziako Tourra. Eta iaz bezala, uztarriak POURRA antolatuko du, jolas pixkat egin eta bide batez sos batzuk ateratzeko asmoarekin.

Zapatuan hasiko da Frantziako Tourra. Eta Azpeitian, uztarriak Pourra antolatu du, azkenengo bi urteetan bezala.

Aurtengo pourrak iazko sistema eta funtzionamendu berdina izango du. Bederatzi txirrindulari aukeratu beharko dira, ordenean, eta Tourra bukatzean banatuko dira sariak. Ikusi arauak eta sariak . Izen-emateko orria webgune honetan bertan ikusiko duzue, eta parte hartzeko, aldiz, herriko lau tabernetan izango duzue aukera: Amaia, Erreka, Etxe Zuri eta Korrale.

Iazko datuak ere webgune honetan

Pista bat izango da aurtengoan: iazko datu guztiak ikusteko aukera, txirrindulari taldea egokiago eta errazago aukeratzeko. Iazko Pourraren datu guztiak, kontsultagai dira oraindik webgune honetan bertan.