Urolako Lanbide Hastapeneko aurrematrikula ireki da

uztarria 2003ko eka. 25a, 18:06

2003-2004 ikasturterako aurre matrikula hasi da Urola Lanbide Hastapenean. Gaur hasi eta uztailaren 4 arte egongo da izena emateko aukera.

Bigarren hezkuntzan graduaturik ez duten 16tik 21 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago urolako Lanbide Hastapena. 2003-2004 ikasturtean bertara joan nahi dutenentzat aurre matrikula egiteko epea ireki da gaur; uztailaren 4 arte irekita egongo da izen ematea.

Gazte horiek lan mundura bideratzeko helburua du Lanbide Hastapenak. Arontzgintzan eta soldadura lanetan jarduteko aukera izango dute izena emten dutenek.

Matrikula dohanekoa da. Lanbide Hastapeneko zentruan bertan eman daiteke izena, 9:00etatik 13:00etara, edo bestela 943 15 17 05ean.