Zorionak 'quebrantahuesos'-a egin dutenei

Zale bat | Iritzia
2003ko eka. 23a, 10:06

Ia 5.000 lagunek hartu zuten parte larunbatean Huescako Sabiñaniego herrian antolatzen den zikloturisten 204 km-tako itzuli gogorrean. Horietako asko euskaldunak izan ziren, eta nola ez, tartean azpeitiar ugari.

Ikaragarria da, euskaldunok txirrindularitzarako daukagun zaletasuna. Baina hare eta pozgarriagoa da hainbeste azpeitiar ikustea itzulian zehar. Pasa den larunbatean izan zen. 204 km-tako ibilbidea. 4 portu garrantzitsu igo zituzten eta honi guztiari, 36ºko bero jasan ezina gehitzen badiogu, guztiok mirestuko genukeen bizikleta gainean zioazen guztien lana.

Urteak pasatzen doazen einean, gero eta azpeitiar gehiago ikusten da, bai Sukar taldekoak (lan oso ona eginez), bai bakarrik doazenak ere. Aurten adibidez, bai Mari Blanque puertoan eta bai Portalet gainean, azpeitiar ugari bildu ginen gure lagun eta familiartekoak txalotu eta animatzeko.

Ez ditzagun beraz ohitura hauek galdu eta mantendu dezagun kirolerako dugun zaletasun hau.

ZORIONAK PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!!

Bidali:

Erantzunak

vanhalen | 2003-06-23 : 16:06

Nik dakitan bati txakalaldiye

BAKARRAAA??? | 2003-06-23 : 17:06

Hi, ba al dakik zenbat txakalaldi ikusteien! hor ertetzeko majo ibili ber dik!

Uztarria | 2003-06-23 : 18:06

Aurreko urteetako ("2000":http://www.uztarria.com/herri_aldizkaria/2000/09/Sabinanigo/Sailkapenak/index_html eta "2001":http://www.uztarria.com/herri_aldizkaria/2001/20/Sabinanigo/Sailkapena/index_html urteetakoak) parte hartzaile azpeitiarren datuak erabili ditugu aurtengo edizioko sailkapen honetarako. Beraz, iaz eta aurtengoan lehenengoz proban parte hartutako azpeitiarren daturik ez dugu jaso. Sentitzen dugu, baina Edelweiss talde antolatzaileak ez digu oraindik azpeitiarren daturik bidali. Gure zerrendan azaltzen ez diren azpeitiarren berri izateko "quebrantahuesos.com":http://www.quebrantahuesos.com webgunea duzue.
Alberdi, Jabier 7:02:45

Aldalur, Jose A. 9:18:47

Arozena, Jose L erretiratua

Arregi, Aitor 7:04:01

Arregi, Asier 7:17:32

Arruti, Iñigo 6:44:42

Arzamendi, Iñaki 9:46:14

Beloki, Alberto 7:24:19

Beloki, Juan Cruz 11:33:02

Goenaga, Eneko 9:06:00

Ibarguren, Luis Migel 8:47:27

Illarramendi, Mikel 9:33:34

Iturzaeta, Jagoba 6:24:46

Larrañaga Jose M. 7:31:25

Lasa, Xabier 6:19:16

Lazarobaster, Jagoba 7:36:54

Lazarobaster, Unai 6:24:56

Odriozola, Iñaki 6:52:39

Odriozola, Iñigo 7:37:34

Peña, Jesus 9:20:25

Portilla, Iñaki 10:29:39

Ruiz, Fenando 9:39:35

Sagardogi, Mikel 7:54:48

Segurola, Josu erretiratua

Sudupe, Andoni 6:50:57

Unanue, Iñaki erretiratua

Uria, Jagoba erretiratua

NESKAK??? | 2003-06-24 : 14:06

Nun daude neskak?
Ez al du neskaik erten ba?
Batek badakit behintzet ertetzeko asmue zuela?
Izene holako berue in bazuen eta puerto gogor hoye danak iyotzeko...
Neskak ba ote daukebe hortako inderrik!

azpeitiar bat | 2003-06-25 : 14:06

Nik dakidanez neska batek irten zuen, baita ere bukau 10,55 aupa MAMEN,ZORIONAK

ZORIONAK MAMEN!! | 2003-06-25 : 15:06

Zorionak orduen Mameni. Ez nakiyen bukau ote zuen eo ez.
Uztarriak jarri duen lista hontan izan ere, ez dira aurtengoak azaltzen! baino bueno, aupa Mamen!

ni neu. | 2003-06-26 : 13:06

Ze sukarrekuei komentayo espezial bat einber altzakobe eo ze??? Faborez adarriken ez jo.

sukar??? | 2003-06-26 : 14:06

Ze pasatzea ba Sukarrekuekin?

Aurtengo parte hartzaile gehigago | 2003-06-26 : 14:06

Uztarriaren zerrendan agertzen ez diren batzuk eta auten parte hartu dutenak hauek dira (ez dakigu denak egongo ote diren ala ez):
Aizpuru, Imanol 8:25
Azpeitia, Juan 7:59
Badiola, Iosu 7:23
Etxaniz, Mamen 10:55
Etxezarreta, Jagoba 7:53
Etxezarreta, Xabier 8:43
Larramendi, Eneko 8:50
Sasieta, Juan Manuel 6:24

sukaren frakasue | 2003-06-26 : 18:06

inork ez al du ezer ezan behar sukareko frakasuegatik

hori hori!!! | 2003-06-27 : 11:06

Frakasue??? Ze ustebe ba profesionalak diela eo ze ostia!!! Bale ya eh, jeitsi lainuetatik afizionau pute batzuk zeateta.

Kalma! | 2003-06-27 : 11:06

Aber, nik iritzi hau idatzi nuen zale bat bezela. Ez nuen nahi inundikene hemen trifulkaik sortzie. Ni Sabiñanigon izen nitzen eta azpeitiar asko ikusi nuen. Hori izen tzan arrazoie iritzi hau idaztiena. Nei poza eman tzien lelengo, euskaldun mordo hare ikustiek eta noski gero, azpeitiarrak tartien eotie gustau in tziten.
Nik ez takit Sukar taldekuek frakasue eo exititue, ze lortu deben. Dakiten gauze bakarra da hemen bizikletan ibiltzeko afiziyuei buruz hitzeiten ai geala, ta ez konpetitibidadiei buruz.
Nik Zoriondu nahi ditut maila berdinien, prueba hontan erten zeben danak.
Beraz, baten bat molestau in baldin bada, barkamena eskatzeyot(nahiz eta ez detan ikusten molestatzeko arrazoirik).

azkenai | 2003-06-27 : 13:06

eske hori da ba sukarrekuen problemie, bizikletie eztebela afiziyo bezela hartzen, baizik eta konpetiziyo bezela, horreatiken esan det ba leno bakatzeko lainuetatiken ze eztiela profesionalak, afizionauek bakarriken diela.

mamen etxaniz | 2003-07-07 : 12:07

Ezkerrik asko.
Parte hartu dut ta bene benetan posgarria izaten da Azpeitiarrak ikustea.
Arkaitza taldea zekulako laguntazuna ematen digu urtero. Milla esker denori ta ea datorren urtean emakume gehiagok ertetzen duten...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu