Reala animatzeko zenbait ekintza antolatu ditu Udalak

Uztarria.eus | Udala
2003ko eka. 20a, 12:06

Igandean Reala animatzeko zenbait ekintza antolatu ditu Azpeitiko Udalak. Donostira joateko autobusa antolatu da eta Izarraitz Pilotalekuan pantaila erraldoi bat jarriko da partidua ikusteko.

Futbol partidua ikusteko pantaila erraldoi bat jarriko da  Argazki originala

Azpeitiko Udalak azpeitiarrentzako eta Reala animatzeko zenbait ekintza antolatu ditu iganderako, ekainaren 22rako. Batetik Zapo Txokotik autobusa antolatu da Donostira Reala animatzera joateko. Autobuserako sarrerak gaur (ostirala) arratsaldean jarriko dira salgai Zapo Txokon 17:00etatik 20:00etara bitartean eta bihar, larunbata, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Autobusa igandean 18:30ean aterako da Anbulategi aurretik eta 00:00ak aldera itzuliko da Azpeitira. Telefonoz informazio gehiago jaso nahi izanez gero, hona Zapo Txoko telefonoa: 943 157161.

Pantaila erraldoia

Realaren partidua ikusteko igandean Izarraitz pilotalekuan pantaila erraldoi bat jarriko du Udalak, 21:00etatik aurrera Realaren partidua ikusteko izango da pantaila eta bertara sarrera doan izango da.

Bidali:  

Erantzunak

azpeitiar bat | 2003-06-25 : 14:06

Oso ideia ona frontoikoa,jarritu horrela urrengo urtean ere bai

Beste azpeitiar bat | 2003-06-25 : 16:06

Hori, hori, jarri jaiero pantaila frontoian futbolero guztiak hor bildu daitezen... ta gero atea itxi, errealeko imnoa topera jarri bafleetatik denak korriu arte, errealeko pastelitoak eman, kalkamonia txuri urdinak pegatu karetoetan eta zahar da gazteak orgia kolektibo batean murgildu!! tope guai!!...europe is living a celebration todos juntos vamos a ganar!!!...a tu lado me siento seguro...

irati | 2005-01-16 : 12:01

aupa athletiiiiiiiiiii!!!!
yeste,del horno eta gerrero bezalakorik ez dago errealean!!
TXULOS ASTA PA PERDER!!!!!!!!!!!!!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu