Herri arteko pilota txapelketan azkoitiarrek 1-2 irabazi zuten

uztarria 2003ko eka. 17a, 19:06

Iragarpenak bete egin ziren, eta herri arteko eskupilota txapelketan azkoitiarrak izan ziren garaile iragan ostiralean Frontoi Txikian jokatutako partidetan.

Oso zaila daukate azpeitiarrek herriarteko eskupilotako finalerako txartela. Azkoitiarrek 1-2 irabazi zieten pasa den ostiralean Frontoi Txikian, eta etorriko partidak falta badira ere, pronostikoak ez dira herritarren aldekoak hain justu.

LarraƱaga eta Etxeberria azpeitiarrek 10-22 galdu zuten kadeteen mailan. Jubeniletan, berriz, 22-14 irabazi zuten Alkorta eta Gurrutxaga herritarrek. Garaipen horrek emozioa jarri zion azken partidari, baina emozioa ezerezean geratu zen, senior mailan 12-22 galdu baitzuten Artetxe eta Astigarragak.

Itzuliko partidetan bada aukerarik oraindik, esperantza handiegirik ez badago ere. Partidak Azkoitian izango dira, datorren asteburuan.