Tentsioa eta istilua nagusi udaleko kargu hartzean

Uztarria.eus | Udala
2003ko eka. 14a, 14:06

Tentsioa eta istiluak nagusitu dira gaur eguerdian plazan eta udaletxean datozen legegintzaldirako udal agintarien kargu hartzean. Hamabost bozka jaso ditu Julian Eizmendik(EAJ-EA) eta bera izendatu dute alkate. Boto bat hutsa atera da. PPko ordezkaria, Francisco Piñeiro, ez da etorri Azpeitira kargu hartzera. Habeako lau ordezkariek, "jasotako botoen arabera" dagozkien lau zinegotzi aulkiak hartu eta kalera atera dituzte.

Julian Eizmendik alkatetza hartu du eta Habeakoak "euren" lau aulkietan eserita izan dira  Ikusi haundiago | Argazki originala

Tentsio une nabarmenak izan dira gaur udaletxean eta plazan datozen lau urterako legegintzaldirako udal agintarien kargu hartzean. Habeak goizeko hamaiketarako elkarretaratzea zuen deituta plazan. Ordurako, Ertzaintzaren furgonetak zeuden plazan eta udaletxeko atean udaltzainak. Elkarretaratzean 200 lagun inguru bildu dira eta ertzainek bideo kameraz filmatu dituzte elkartutakoak. 11:30ak inguruan PSE-EEko kide batzuk hurbildu dira udaletxe atarira eta tentsio guneak areagotu egin dira plazan bildutakoen artean. Udaltzainek hasiera batean zinegotzigaiei bakarrik utzi die sartzen udaletxera, eta hurrenez hurren Habeako lau ordezkariak, EAJko ordezkariak eta EAko ordezkariak sartzen joan dira udaletxera. Gainontzeko herritarrek ezin izan dute bertara sartu hasieran, eta horregatik istiluak eta kolpeak izan dira bildutakoen eta udaltzainen artean.

Beranduago udaltzainek herritar batzuei sartzen utzi die baina ez Habeakoekin zihoazenei eta orduan, udal aretora sartzea lortu duen lagun bat builaka hasi da, "kanpoan sartu nahian zeudenak ezin sartuta" zeudela adieraziz. Bien bitartean, EAJ-EAko hamabost zinegotzigaiak, PSE-EEko Manoli Uranga zinegotzigaia, Habeako lau ordezkariak, Olatz Eizagirre udaletxeko idazkaria eta gaur arte alkate izan den Jose Mari Bastida elkartuta zeuden udal aretoko mahaiaren inguruan -PPko zinegotzigaia den Francisco Piñeiro ez da agertu kargu hartzera-. Kargua hartzen hasi dira Habeako lau ordezkariak zinegotzien aulkietan eserita zirela, eurek adierazi bezala "herritarrek emandako botoei esker lau zinegotzi baitagozkio Habeari". Kargu hartzearen ondoren, Habeako Miren Odriozola ordezkariak idatzi bat ere irakurri du, euren egoeraren berri emanez, udaletxean lan egiteko duten "asmoa" aldarrikatuz eta "konponbiderako bidea herritarrei hitza ematea" dela azalduz. Idatzia irakurri ondoren Habeako ordezkariek aulkiak hartu eta udaletxeko areto nagusitik atera dira.

Ondoren alkatea aukeratzeko bozketa egin da zinegotzien artean, eta Julian Eizmendi EAJ-EAko alkatetzarako hautagaiak 15 boto jaso ditu bozketan eta boto bat hutsa atera da (litekeena boto huts hori PSE-EErena izatea). Beraz, datozen lau urteotan Eizmendi izango da Azpeitiko alkatea. Alkatetzaren lekukoa Jose Mari Bastidak Eizmendiri pasatu dio. Honek alkate kargua hartu eta hitz batzuk egin nahi izan ditu, baina udal aretoan bildutako herritarren arteko istiluak tarteko ezin izan du hitz egin. Ondoren alkatetzaren bulegora sartu EAJ-EA, PSE-EE koa dira. Eta aretoan zeuden herritarrak udaletxetik kanpora atera dira. Udal agintarien kargu hartzeko udalbatza 12:30ak ingururako amaituta zegoen.

Bidali:  

Erantzunak

SORGINTXO | 2003-06-15 : 21:06

AURREKUEN ERTZAIN BATI KOTXIE ERRETZIE EZERREK ETZULA JUSTIFIKATZEN ESATEZEBEN EMEN ZENBAITEK. BAINO ATZOKUE IKUSITA NEI ETZAT BATE ARRITZEKUE IRUITZEN ERTZAINEI KOTXIE ERRETZIE. DAUKEBEN INPUNIDADE HORRI BATEMATEK JARRIBERKOYO BUKAERIE.

txapuzeroak | 2003-06-16 : 14:06

berriro ere pantomima eta frustrazioa antzestu dituzue, aulkiak pazara ateraz.
Zuen bideak beti bertara garama: ixkanbila eta galera. Pakerik ez duzue nahi, ba or zuen emaitzak: NULOAK.

Beste pentsakerak | 2003-06-16 : 17:06

Arrazoye ez batzuei eta ez bestiei, hor burruke danan kulpie gobernu español hortako Gartzontxok dauke; ze nayo txotxolo honek zapatuko burrukie ikustie baño? Kontra danak batea lanixero hoyei!!!!!!

naikari | 2003-06-16 : 20:06

aurrekuek esan dun bezela ausartu inbertzan plazan zeuden polizia danan aurrien eoten. ni neu oso nerbiosie naiz da oso gaixki jartze naiz polizia aurrien daketenien. oso geixki iruitzezat hb kuei indiyobena baino ni enaiz atrebiu plaza juten. lelenak esan dun porrazue re ikusti det telebistan ta ez takit zer ingo zun neska gixajo arek olako letxie jasotzeko. desdeluego ola biziye ateatzie re lotzagarriye da jendiei sin mas letxiek ematen. plazan enitzen eon zuek apoiatzen baino nik apoiatze zaituztet, bene benetan.

antzeta | 2003-06-16 : 21:06

Azken egunetako gaia da ea PNV-k 'Espainiako legalitatea' beteko duen ala ez. AUBk gogor erasotzen dio PNVri gai honengatik.GALDERA.Zer egiten dute EHko kideek Madrilgo auzitegi gorenean? zergaitik joaten dira?
Ez badute Espainiar legalitatea errespetatu behar, ez daitezela epaiketetara agertu!

morrontzarik ez | 2003-06-17 : 09:06

Izugarria iruditzen zait larunbatean gertatutakoaren ardura Habeari leporatzea( eta ez naiz habeakoa). Hauteskunde kanpainan sufritu behar izan duten guztia ( botoen jazarpenetik hasita, atxiloketetaraino) sufritu eta gero, berriro ere denen ardura...noski habeakoak!Habeakoak alkategaiari ez omen zioten irakurtzen utzi...eta faxista horregatik!Hemen kuestioa ez da idatzitxo bat irakurtzea edo ez. Hemen kuestioa da PNV-EA-PP-PSOEk herrian bi mila herritarren hitza ordezkaritzarik gabe utzi nahi dutela. Ez idatzitxo bat irakurtzeko, baizik eta lau urterako herriaren kudeaketarako. Badago aldea!Bestalde Habeakoekin ezingo omen da ez independentziarik ez ezer lortu.Eta nere galdera da, PNV-EAkoekin zer.Nik dakidala, azken 25 urtetan botere esparru gehienak beraien eskuetan egon dira. Eta zer egin dute euskal Herri libre baterako bidean?Urrutira joan gabe, zer egin dute azken bi urtetan 600000 bozkekin?ezer gutxi. Beno egin egin dute:Batasunako egoitzak itxi, Bilboko manifestazioan bortizki lehertarazi, tortura kasuak ere ez dira soilik Guardia Zibilenak...PNV-EAkoei gauza bat esaktuko nieke: Ez dezatela erridukuloa egin berriro ere biktima papelean jarriz.Arazoa ez da aulkiak kanpora atera edo idatzitxo bat irakurri ezin izatea. Gakoa herriaren hitza errespetatzean dago. Izan ongi!

Bai | 2003-06-17 : 13:06

EH eskure dituen rekurtso guztiyek erabili dizkik hauteskundeta presentatzeko,oraindik irain madrileko tribunaletan dabil bueltaka (eta nere ustez egin beharrekue zian noski),baino orduen zergatik beti leporatu PNV edo EAri beraien hanka sartziek?.Garbi daona dek segun eta ze komeni zaizuen hala jokatzezuela legiekin.Bestealde zuek eskatzeituzue zuen 4 zinegotzi (eta ni behingoz zuekin ados) herriyek hala aukeratu ditulako,baino galdera bat egin nahiko nizueke,zergatik errespetoa eskatzen dezue zuen botuentzako bakarrik?,nik nere opziyo politikuekin baita esaten diat ETA GELDITU,eta nik bezela herriyen geyenguek hala ez?,zergatik diabe orduen lejitimidade geyo zuen botuek bestienak baino geyo?.Eta nahikue diau PNV español esanez,hemen mesede geyena eiteyona españolei Batasuna dek eta.

Aurrekoari | 2003-06-17 : 14:06

Ohikoa da aspaldi honetan entzutea Batasunak edo ezker abertzaleak egiten diola mesede gehien estatuari. Zergaitik ilegalizatu dute orduan, zergaitik ilegalizaturiko ia mugimendu gehienak Ezker Abertzalekoak dira? eta PNV baldin bada estatuari aurka egiten diona zergaitik dago hain lasai? zergaitik estatuak oparitu dizkio irabazi ez dituen hainbat eta hainbat zinegotzi? eta zergaitik onartu ditu zinegotzi hauek PNV-k jakinda ez direla herriak aukeratu dituenak? Nik onartzen dut azpeitian Eizmendik irabazi duela alkatetza, baina zuek zarete habeak 4 zinegotzi irabazi dituela onartzen ez dutenak.

BURUA ERABILI | 2003-06-18 : 08:06

Koskorrakin bakarrik nora joan behar dek.
Potroak eta pitokeriak utsi eta arrazoiak eta elkarrizketa oñarritzat hartu beharko genituzke.
Herri honen erdia ez da abertzalea. Beraz anitza da eta hori kontuan hartu gaabe ez dago irtenbiderik.
Autodeterminazioa gure eskubidea da. Garbi.
Baño eskubide orokorrak -Bizia aurrenik- denontzat, herri hontan exigitu behar degu berdin.
Ez da posible o,dola justifikatzea eta aldarrikatzea.
Ondorioak or ditugu.

pakie | 2003-06-18 : 13:06

Euskal herriyen nola lortukoiau ba pakie, azpeitiko abertzalien artiene holako xestrak bazauzkeau?

Uztarriatik iritzi emale guztiei | 2003-06-19 : 17:06

Sentitzen dugu, baina zuetako asko eta askoren iritziak kendu egin behar izan ditugu, ez dituztelako parte hartzearen inguruko arauak betetzen.
Mesedez saiatu zaitezte arauak beteaz zuen iritziak ematen, eztabaida interesgarriak sortu baitaitezke. Arauak bete ezean berriro ere zuen iritziak borratu egin beharko ditugu.
Hona hemen bete beharreko arauak:
BAT
Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar gehiago du.
BI
Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
* Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
* Entitate juridikoez (Uztarria, Udala, Lagun Onak...) anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
* Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
* Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki
Laburtzeko, anonimoak erabili, baina zentzuz.
HIRU
Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Uztarriatik iritzi emale guztiei | 2003-06-19 : 17:06

Sentitzen dugu, baina zuetako asko eta askoren iritziak kendu egin behar izan ditugu, ez dituztelako parte hartzearen inguruko arauak betetzen.
Mesedez saiatu zaitezte arauak beteaz zuen iritziak ematen, eztabaida interesgarriak sortu baitaitezke. Arauak bete ezean berriro ere zuen iritziak borratu egin beharko ditugu.
Hona hemen bete beharreko arauak:
BAT
Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar gehiago du.
BI
Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
* Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
* Entitate juridikoez (Uztarria, Udala, Lagun Onak...) anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
* Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
* Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki
Laburtzeko, anonimoak erabili, baina zentzuz.
HIRU
Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

lapurrak | 2003-06-19 : 19:06

aurrelo larunatean pnv-ko listetan zegoen neska bat gauean berandu zela arrona kanpoan ikusi genuen beste lagun batzukin lasai asko eta gu,lagun batzuk,beragana hurbidu eta lapurra zela ohiukatu genion behin ta berriz eta gero diskusio gogor xamarra izan genuen.
egia esanda neska hark ez zaukan batere errurik bainan berak pagatu zuen.hemendik barkamena esakatzeaz gain nere eritzia emango det.
nere ustez pnv-k egin beharko lukeena da eserleku ohiek,beraiei tokatzen ez zaizkienak hutsak mantendu zeren ez dute herriaren nahia isladatzen bestela.bestetik 2000 botoren bermea duen talde bat ere kontutan hartu beharko dute,zeren ez gara alkantarilletan bizi diren arratoiak.gu ere herritar zintzoak gara eta gure eskubideak merezi ditugu beste askok bezala.
besterik gabe animo habeakoei eta saiatu 2000 boto hoiei etekiña ateratzen

Ba | 2003-06-19 : 20:06

Uztarriari: mezu asko kendu dituzuela ez tatoztelako bat albistiekin? ordun geratze yen mezuek letu adibidez 8garrena ta 9garrena ta konturako zeate ez tatoztela bat gaiekin,beintzet nei ezaba dizuen mensajien añe,ze burua erabili-ri erantzune zan,nola justifika leike zuen aldetiken mezu bat gayei eusteyola ta mezu horren erantzune ezetz? tristie da baño zuen barruen ere danetako iritziyek eongo ye batzuk moru batekuek ta bestiek bestelakuek,ta neretzat garbi dao gustokuek ez tituzuenak ezaba eite dituzuela,besteik ez,baño bueno,ez ta ain grabie,albiste erakunde danak eitebe hori,ta klaro zuek e bai.Ez ke esatie borra dituzuten mensajiek ez tatoztela bat gayekin ta laga dituzuenak baietz PASADA bat da.

lapurrak -i | 2003-06-19 : 21:06

Ez esan neska hark etzakela bate erruik. Neska are PNV ko listetan zeon momentutik HABEI indako lapurretien erantzuletako bat da, beste zenbait lotzagabekin batea. Arei lapurre otzeitie oso legitimue da ta eztao zertan damuturik. Beayek die damutuberdebenak in deben lapurretie dala ta. Neska are, PNVko militante guztiyek eta botue eman diyoben guztiyek lapurreta honen, zipaiuen torturan, zipaiuen karga injustifikauen, Nafarrue ta EAE apartauta eotien,.............. ERANTZULE DIE. Berayek soldata earrak kobratzen dauden bitartien, euskal herriko egoerie geroz da beltzaue dao. Demokraziye teoriyen bakarrik ezautzedeu ta hori BOTERIEN DAON ALDERDIYEN ERRUE DA!!! 25 URTE EUKI ZEOZE ITEKO GOBERNUTIK TA ZER DA INDEBENA, ANBIGUEDADIEN EON. EZ TIELA ESPAÑOLAK ESAN, BAINO INDEPENDENTZIYE EZ NAI. NOLA ULERTZEA HORI????? NIK EGUNETIK EGUNEA GEYO FLIPATZET PNV KO TRAIDORE HAUEKIN. VASTA YA!!!!

Uztarriak Ba-ri | 2003-06-20 : 09:06

Guk ez ditugu mezuak kendu gaiarekin zerikusirik ez zutelako. Non esan dugu hori? Guk esan dugu ez dituztela parte-hartzearen inguruko arauak betetzen, eta horregatik kendu ditugula.
Arauak interpretatu egin behar dira, baina batez ere, bigarren puntu hau ez zuten betetzen kendutako iritziek: "entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan".

AZPEITIAR BAT | 2003-06-20 : 17:06

Bueno, bueno, gezurre dirudi gure artien holako "ika-mikak" sortzie. Ez altzeate konturatzen, aurkariz dixkuratzen ai zeatela? PNV-EAn aurkariye ez luke EH izen ber eta ezta EHna PNV-EAre. Hola jardutze baldin badeu geure artien diskutitzen denborie galdu beste ezerre ezteu eiten. Gobernu Española da gure aurkariye eta nik ustet dizkuziyo hauek utzi alde batea eta danok gogo geyokin einber genukela españolan kontra.
Azkenien eztakit konturatze zeaten baino danok ein dituzue hanka sartziek eta errudune zein dan eta bakoitzek gaixki eindakuek akordatzen ezteu iñoiz ezerre lortuko.
Ahaztu behingoz alkarri diyozuten gorrotue eta danon artien inder geyo eingo deunez, jun gaitezen aurrea. Ez altzazute iruitzen Gobernu Españolak "gozau" eiteula gure arteko xestrak ikusita? Hor ba, azkenien danok kolaboratze deu hortan.
Nik ustet azkenaldiyen gertatzein injustiziyek eta demokrazi falta hau azkenien geuk lagunduta daola ze bata bestien kontra jardunda, jai dakeu!

azpeitiarri | 2003-06-21 : 14:06

Eu onena!!! euskaldunok geure artien ezteu ikamikaik eukiber. OSO ADOS. Baino ika mikaik ez eoteko ze inberdeu ba guri dagozkigun zinegotziyek PNV ei erregalau?? ta zergatik ez gainea gure botue re PNV ei eman ??? artara danok PNV kuek izenda eztao ika mikaik. BA EZ!!! Zipaiuen nagusiyei, gure egoitzak ixtie agintzeunai, guri zinegotziyek lapurtzen dixkigunai,.... ezin tzako pakien utzi. PNV k etengabe ezker abertzalie atakatzeu ta honek erantzun bat merezi du ez?????????????? Nik e nayo konun Eizmendin albuen españolai kontra iten jardutie, baino nere ustez espaiñolak baino okerrauek die PNV ko bastardo hauek. PNV atik gaude ola, PNV k etsaiye zein dan bereiztuko balu unuzkeo euskal herri aske batezn biziko giñeke, presuek herriyen ditugula ta ETA ik gabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu