Arceloren (Marcial Ucin) transformadore batek su hartu du

Uztarria.eus 2003ko eka. 13a, 21:06
17:50ean hasi da sua

Bigarren su bat izan da arratsaldean Azpeitian. Arcelor (lehen Marcial Ucin zena) enpresako bi transformadoretako batek su hartu du 17:50ean.

Arcelor enpresako bi transformadoretako batek su hartu du arratsaldean, 17:50ean. Bi transformadoreak Zubi Zahar etxearen ondoan daude, Juan XXIII auzoaren ondoan,danbada bat izan eta transformadore bat sutan hasi omen da inguruan ziren lagunek esan dutenez. Lerro hauek idazteko garaian suhiltzaileak sua itzaltzeko ahaleginetan ari ziren.

Arcelor enpresako langile batek Uztarriari adierazi dionez, bi transformadore daude sua izan den gunean eta bat berria da, orain gutxi jarri dena.Transformadore hauek 60.000 litro inguru olio izaten dutela ere adierazi du honek. Langileak adierazi duenez, sute honek "kalte handia" eragingo zuen enpresan, transformadorean sua hasi eta fundizioko labeak gelditu egingo baitziren bat batean.

Arratsaldean Arcelor-en gertatu den sua Azpeitian gaur izan den bigarren sua izan da, izan ere,goizean Goiko kaleko etxebizitza batek su hartu baitu.