Sanjuandegin Ludoteka berria ireki dute

uztarria 2003ko eka. 11a, 21:06
Lehen hezkuntzako haurrentzat egongo da irekita

Astelehenenan ireki zuten Sanjuandegiko Ludoteka, lehen Aitonena bi egoen lekuan. Lehen Hezkuntzako haurrentzat egonga da irekia, aste egun eta aste bukaeretan.

Ludoteka berria ireki zuten astelehenean Sanjuandegin, lehen Aitonena II zegoen lekuan. Lehen hezkuntzako umeentzat ireki dute, sei urtetik hamabi urte bitartekoentzat. Ludoteka ez du izenik oraindik, baina, izen leihaketa martxan da, beraien lehenego ekimena.

Aste egunetan 17:00etatik 20:00etara bitartean irekiko dute, eta asteburuetan berriz 10:00etatik 13:00etara. Ekainean irekita egon ostean itxi egingo dute uztailean eta abuztuan, eta irailean irekiko dute berriro. Irailean ekintzekin hasiko dira.