Azkoitia eta Azpeitia lehiatuko dira herri arteko eskupilota txapelketako finalerdietan

uztarria 2003ko eka. 11a, 20:06

Azpeitak Bergaran lortu zuen finalaurrekoetarako txartela, kadeteetan eta jubeniletan garaipena lortu ostean.

Herrien arteko esku-pilota txapelketako final aurrekoetan Azpeitia eta Azkoitia lehiatuko dira, datorren larunbatean, Frontoi Txikian.

Azpeitiarrek pasa den larunbatean lortu zuten Bergaran, final erdietarako txartela. Han, kadete eta jubenil mailako partidak irabazi zituzten, eta senior mailakoa, berriz, galdu.