Noiz arte horrela?

Igor Aramendi, Ioseba Galarraga eta Mikel Ruiz de ArgandoƱa 2003ko eka. 9a, 22:06

Dakizuenez, Azpeitiko Udalak etxebizitza arloan proiektu bat darama aurrera. Bertan, udalak sustatutako 75 etxebizitza ziren zozketatzekoak, teorian. Hori jakinik, azpeitiar jende andanak eman genuen izena zozketan parte hartzeko, 500etik gora hain zuzen.

Ikusirik Azpeitiko Udalak etxebizitza arloan eraman duen politika, aukera paregabea zirudien etxebizitza duin eta eskuragarri bat lortzeko. Gauzak horrela, gure ilusio eta itxaropen guztia jarri genuen proiektu honetan, beste hainbat azpeitiarrek bezala. Inozoak gu!! Hartu dugu astindu ederra!! Alde batetik gure ezustea 70 edo 75 izan beharrean 57 soilik direla zozketatzekoak jakitean. Norentzat ote dira falata direnak? (Enparan kalean, hasera batean esan zen kopuruaren erdia ez da zozketatuko).

Bestetik, udalak babestutako etxebizitzen prezioa salatu nahi genuke, esate baterako, Enparan kalean etxebizitza merkeenak 27 milioi pezeta balio ditu, eta besteek ere antzera. Ezin da azpeitiarren beharrizanekin horrela jokatu!!

Azpeitia Lantzen SAren helburuetako bat azpeitiarroi etxebizitza eskuratzeko orduan erraztasunak ematea da. Zer erraztasun? Nork irten du irabazten? Herritarrok? Zer egingo da zozketatuko ez diren etxeekin? Noiz arte horrela?