Areto futboleko taldeak entrenamentu irekiak egitea erabaki du

uztarria 2003ko eka. 5a, 19:06

Azpeitiako areto futboleko taldeak gaur egun duena baino jende gehiago bildu nahi du denboraldi berrirako.

Entrenamendu irekiak egingo ditu Azpeitiko areto futboleko taldeak, jendea bildu nahi baitute denboraldi berrirako. Ekaina eta uztaila osoan zehar egingo dituzte entrenamendu irekiak, ostegunero.

Denboraldi berrirako osatu nahi dute taldea, eta Preferente edo ohorezko mailara igotzeko helburua dute.

Gaur izango da lehen entrenamendua, 19:00etan kiroldegian.