EBA ligako igoera finala Atletiko UPV-k irabazi zuen

uztarria 2003ko mai. 26a, 21:05
Jostaldi Kirolak laugarren postuan geratu da

Asteburuan jokatu zen EBA ligako igoera finala, Azpeitiko kiroldegian. Atletiko UPV-k irabazi zuen, eta Jostaldi kirolak 4. postuan geratu zen.

Larunbatean eta igandean jokatu ziren partidak. Honela gelditu zen sailapena:

Larunbatean eta igandean jokatu ziren partidak. Honela gelditu zen sailapena:

  1. Atletiko UPV
    2. Padura
    3. Siglo XXI
    4. Jostaldi kirolak

Larunbatean jendez beterik ziren armailak, hona partiden emaitzak:

Atletiko UPV 88 - Siglo XXI 84 Padura 88- Jostaldi Kirolak 83

Horrela, finala igandean jokatu zuten Atletiko UPV-k eta Padura-k. Atletiko UPV-k irabazi zuen, 104 eta 96.

Siglo XXI taldeak eta Jostaldi kirolak hirugarren eta laugarren postuetarako partida jokatu zuten: lehenak 104 eta Jostaldi Kirolak 96.