Grumaleko langileak protestan

ELA Urola Kosta 2003ko mai. 26a, 20:05
Soldata igoera eta orduen murrizketa eskatzen dituzte
Beste era bateko presio neurriekin hastea ez dute baztertzen

Grumal (Pemec, Pevac, Seitu, Perfima eta Laguntzalle) enpresa taldeko langileak Azpeitiko Plazan protestaldi bat burutu zuten lehengo larunbata Maiatzak 24, negoziatzen ari diren enpresa paktuaren alde. Azken urteetan enpresa hauetan izan diren izugarrizko irabaziak direla eta, langileen eskaerak %8ko igoera soldatetan eta ordu murrizketa nabarmenak dira besteak beste.
Ikusirik enpresaren aldetik ez dagoela langileen eskaerei erantzuten dien benetako proposamenik, langileek ez dute baztertzen beste era bateko presio neurriekin hastea.