Enparan kalean etxea bota dute

uztarria 2003ko mai. 21a, 14:05
Udal sustapeneko etxebizitzak egingo dira bertan

Enparan kaleko 34. zenbakia bota dute gaur, udalaren aginduz. Bertan Udak sustapeneko etxebizitzak egiteko asmoa dute.

Udal sustapeneko etxebizitzak egiteko asmoa du Azpeitiko udalak, etxe zaharrak bota eta berriak eginez. Enparan kaleko 34an ere etxe berriak eraiki nahi dituzte, horretarako, gaur bota dute han zegoen etxea.

Uztarriak etxebizitza horien proiektuaren berri eman zuen.