Aerobik eta gimnasia ikastaroan izena emateko deialdia egin du Udal Kirol Patronatuak

uztarria 2003ko mai. 19a, 19:05

Aerobik eta gimnasiako ikastaroetan parte hartu nahi duenak orain du izena emateko aukera. Kiroldegian eta igerilekuan eman dezake izena ikastaro horietara joan nahi duenak, edo bi zenbaki hauetako batera deituz: 943814121 edo 943813069.

Denboraldi haseran gimnasia eta aerobikeko ikastaroak leporaino betetzen dira, baina orain leku berriak sortu dira. Kirol patronatuak adierazi duenez "eguraldi onaren poderioz jende batek aerobikari eta gimnasiari utzi egiten diolako", beraz, zerrendetan toki hutsak daude orain.

Ikastaro horietan parte hartu nahi duenak igerilekuan edo kiroldegian eman dezake izena, edo aurretik aipatutako telefono zenbakietan. Informazio gehiago nahi duenak ere hortxe izango du bere kezkak argitzeko aukera.