Urola Ikastolak behin behineko informazio gela zabalduko du bihar

Urola Ikastola 2003ko mai. 19a, 18:05

Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIk informazio gela bat zabalduko du bihar Hartzubiko errota aurrean dagoen lokalean. Informazio gela maiatzaren 24a arte irekita izango da bertara hurbildu nahi duen ororentzat.

Urola Ikastolak zabalduko duen informazio gelan ikastolan eskaintzen diren heziketa zikloen informazio orokorra azalduko da, baina horretaz gain bertan zenbait irakasle izango dira zalantzak argitzeko eta informazioa gehiago zehazteko.

Beraz, aukera ederra batxilerra bukatu eta ikasketak lan mundur zabaldu nahi dutenentzat. Goi eta erdi mailetako heziketa ziklo zabala aurkeztuko da informazio gelan. Bertara hurbiltzen den orok informazio zabala jasoko du eta gainera, egun osoz kanpora begira bi ordenagailu izango dira ikastetxeko eguneroko zenbait irudi eskaintzen.

Informazio gelaren egunak eta ordutegia:

  • Maiatzak 20: 17:30etik 19:30era
  • Maiatzak 21: 17:30etik 19:30era
  • Maiatzak 22: 17:30etik 19:30era
  • Maiatzak 23: 17:30etik 19:30era
  • Maiatzak 24: 11:30etik 13:30era