Fermin Etxeberria zarauztarraren lanak jasoko du Udaberriko argazki rallyko lehen saria

Juan Joxe Agirre- Azpeitiko Argazki Elkartea 2003ko mai. 8a, 18:05

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako XXVI. Udaberriko Argazki Rallya maiatzaren 6an izan zen eta bertan 54 argazkilarik parte hartu zuten. Epaimahaiak Fermin Etxeberria, zarauztarraren lanari eman dio lehen saria. Sari banaketa eta aurkeztutako lanekin osatutako diapoasitiba emanaldia, maiatzaren 10ean, larunbata, izango da Azpeitiko Tren Museoko aretoan, 19:00etan. Hona, hurrenez hurren sarituak:

  • Lehenengo saria: 120 euro eta Azpeitiko eskudila, 32 zenbakidun bildumari. Bere egilea: Fermin Etxeberria (Zarautz).
  • Bigarren saria: 90 euro eta garaikurra, 49 zenbakidun bildumari. Bere egilea: Juan Mari Ibarzabal (Azpeitia).
  • Hirugarren saria: 60 euro eta garaikurra, 19 zenbakidun bildumari. Bere egilea: Antonio Valencia (Donostia).
  • Herriko lehen sailkatua: garaikurra, 15 zenbakidun bildumari. Bere egilea: Iñigo Korta.
  • Argazki onena: garaikurra, 49 zenbakidun bildumako, "Librea" gaiko argazkiari. Bere egilea: Juan Mari Ibarzabal (Azpeitia).
  • Fototeka: garaikurra, 31 zenbakidun bildumako, "Getaria" gaiko argazkiari. Bere egilea: Javier Carballo (Zumaia).

GAZTETXOETAN:

  • Hamasei urtez beherako aurrena: garaikurra, 51 zenbakidun bildumari. Bere egilea: Oihane Mediavilla (Urretxu).
  • Hamasei urtez beherako bigarrena: garaikurra, 29 zenbakidun bildumari. Bere egilea: Jon Iparragirre (Azpeitia).
  • Hamasei urtez beherako hirugarrena: garaikurra, 26 zenbakidun bildumari. Bere egilea: Irantzu Larrañaga (Azpeitia).

Epaimahaia: Julio Tejada (Donostiko Argazki Elkartea), Jesus Mari Basarte (Donostiko Argazki Elkartea) eta Iñaki Delgado (Donostiko Argazki Elkartea).