Maiatzaren 9a, protesta egiteko eguna

Iraurgi ikastetxeko enpresa batzordea 2003ko mai. 7a, 16:05

Azpeitiko Iraurgi Ikastetxeko enpresa batzordeak (ELA eta Independenteak), bat egin nahi du AuB eta berrehunetik gora herri plataformetako hautagai zerrendak legez kanpo uztearen aurkako maiatzaren 9ko mobilizazioekin.

Zeharo larria jotzen dugu Hego Euskal Herriko hautesleriari ezartzen zaion funtsezko eskubide zibilen ukazioa eta urraketa, gisa horretan lehen mailako eta bigarren mailako hiritarrak berezituko baitira Espainiako estatuan.

Aukera politiko bat legez ukatzearekin, gure herria bakean eraikitzeko aukerari eraso egiten zaiola salatu nahi dugu eta, bide batez, Azpeitia mailan konbokatuko diren protesta ekitaldietan parte hartzeko deia egin.

Iraurgi Ikastetxeko Enpresa Batzordea Azpeitia, 2003.urteko maiatzaren 7a