Iñaki Iribar Salegi, Glual enpresako gerente ohiarentzat Korta saria

Uztarria.eus 2003ko mai. 7a, 14:05

Atzo banatu ziren Lehendakaritzan Joxe Mari Korta 2002 sariak, eta sarituetako bat Iñaki Iribar Salegi azpeitiarra da, Glual Hidraulica S.A. enpresako gerente ohia.

Juan Joxe Ibarretxe EAEko lehendakariaren eskutik jaso zuen Iñaki Iribarren saria, Korta-ren irudia duen plaka. Saria jaso ondorengo hitzetan, Joxe Mari Korta enpresaria gogoratu zuen Iribarrek, eta ohoretzat jo zuen "Kortaren izena daraman saria" jasotzea.

Iñaki Iribar Glual Hidraulica S.A. enpresako gerente izan da urte askoan, eta egindako lana dela eta jaso du Korta saria.

Beste bost saritu

Iribar enpresariarekin batera, beste bost saritu dituzte 2002ko Joxe Mari Korta sarietan .

  • Inazio Zenarruzabeitia Berasaluze (Fresmak S.A., Zarautz)
  • Antonio Marijuan Martinez (SMC-Foseco Productos Fundición, S.A, Igorre)
  • Cosme Vivanco Aristaran (Muebles El Paraíso, Zalla)
  • Jose Luis Ruiz de Arbulu Ormazabal (Inovac-Rima S.A., Gasteiz)
  • Alejandro Sanchez Larrauri (Sagola, Gasteiz)