Habea Azpeitiko herri plataforma baliogabetu egin du Espainiako Auzitegi Gorenak

Uztarria.eus 2003ko mai. 4a, 20:05
Habearen manifestazio bat.

Batasunarekin lotura izatea egotzi dio

Beste 220 hautes zerrenda ere baliorik gabe laga ditu

Euskal Herriko 221 hautes zerrenda baliogabetu eta zortzi baliozkotzat eman ditu Espainiko Auzitegi Gorenak; Habea Azpeitiko herri plataforma da baliogabetu duten bat, Goreneko Salak uste baitu, Habeak ere "legez kanporatutako Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasunarekin lotura duela".

Atzo arratsaldean eman zuen erabakiaren berri Gorenak, Azpeitian bien bitartean Habea eguna ospatzen zen.

Arratsaldean, herri kirolekin eta haurrentzako jokoekin eman zioten hasiera Habea Azpeitiko ezkertiar eta abertzaleen herri plataformaren egunari. Ondoren, manifestazioa egin zen. 150 lagun inguru izan zen bertan. Baina, manifestazioak oztoporik ere izan zuen, Arana kalean Ertzantzak bidea itxi baitzion. Habeako bi arduradunek Ertzantzarekin hitz egin ondoren, manifestazioak bere bidea jarraitzeko aukera izan zuen. Manifestazioak bere ibilbidea plazan amaitu zuen. Gero, bertan bildutakoentzat luntxa izan zen.