PSE-EEko alkategaia Manoli Uranga da

Uztarria.eus 2003ko api. 16a, 18:04

Maiatzaren 25ean izango diren udal hauteskundeetarako PSE-EEko zerrendaburua Manoli Uranga izango da. Hala jakinarazi dio Uztarriari Gipuzkoako PSE-EEk.

Orain lau urte, 1999ko ekainean, egin ziren udal hauteskundeetara PSE-EEtik Manoli Uranga aurkeztu zen zerrendako aurrena eta aurten egingo diren udal hauteskundeetan ere bera izango da. Gainontzeko zerrendakideen berririk ez du jakin Uztarriak oraindik; hilaren 21ean bukatuko da zerrendak aurkezteko epea.