Dantza, marrazketa eta lorategien diseinua, ikastaro berriak Zapo Txokon

Uztarria.eus 2003ko api. 14a, 12:04

Zapo Txoko Gaztelekuak urteko bigarren hiruhilabetekoari dagokion programa ezagutzera eman berri du. Apiriletik ekainera bitartean sabel dantza, marrazketa eta pinturaren hastapenak, terraza eta lorategietako diseinuaren hastapenak eta dantza garaikideko ikastaroa antolatu dira. Ikastaro hauetan guztietan parte hartzeko 14 urtetik gorakoa izan behar da, eta izena apirilaren 25a baino lehen eman behar da.

Ikastaroak Zapo Txoko Gaztegunean bertan izango dira maiatza eta ekaina bitartean. Asteartetik ostiralera izango dira, arratsaldeko 18:30ean hasita.

Dantza Garaikidea

Ikastaro hau Silvia Clementek eskainiko du. Asteartetan izango da, eta 10,5 orduko iraupena izango du. Prezioa berriz, 21 euro da, 18 euro gazte edo ikasle txartelarekin.

Marrazketa eta pinturaren hastapenak

Ikastaro hau Julian Ruizen eskutik joango da. Erakusketa anitz egina da bera, eta baita pinturako zenbait sarien irabazlea ere.

Ikastaro hau zerotik hasten da; ez da pinturako ezagutzarik behar eta bere helburua horixe da; materialak ezagutzea, kolorearen oinarrizko teoria ikastea eta marrazketaren hastapenean murgiltzea.

Ikastaroa asteazkenetan izango da, eta 14 orduko iraupena izango du. 28 euroko kostua du, 22 euro gazte edo ikasle txartelarekin.

Terraza eta lorategietako hastapenak

Ikastaro hau IƱaki Garmendiaren eskutik joango da. Arte Ederretan lizentziatua da bera eta lorezaintza eta jardinen diseinuan masterra du. Alderdi teoriko eta praktikoz osatutako ikastaroa da eta bertan terraza eta jardinetako diseinuak egiten, ereiten, landatzen, aldatzen, dekoratzen eta leku txikienak aprobetxatzen ere irakatsiko da.

Ikastaroak 18,5 orduko iraupena izango du. Ostegunero izango da eta parte hartzeko 45 euro ordaindu behar da, 35 euro gazte txartelarekin.

Sabel dantza

Ikastaro hau Jaione Albenizek emango du. Bera aktoresa, titiritera eta duela bost urtetik sabel dantzako irakaslea da.

Mundu honetan, besteak beste, Maria Martinez, Deborah Korek eta Shokry Mohamed bezalako artisten eskutik sartu zen.

Ikastaroa ostiraletan izango da, 12 orduko iraupena izango du eta 40 euro kostako da, 30 euro gazte edo ikasle txartelarekin.

Lan eskaintza

Azpeitiko Udaleko Gazteria Departamenduak Udaleku irekietan begirale gisa lanean aritzeko eskaintza kaleratu du. Hautagaiek bete beharreko baldintzak ondorengoak dira:

  • Azpeitiarrak izan
  • 18 urtetik gora izan
  • Begirale titulua izan edo momentu honetan horretan aritzea

Udaleku irekietan begirale bezala lan egiteko izena maiatzaren 10erako eman behar da Gazte Informazio Bulegoan, Urola kaldea 6an.