'Kutsidazu bidea, Ixabel' antzezlana maiatzaren 2an izango da eta ez 9an

Uztarria.eus 2003ko api. 11a, 19:04
Gorringo taldearen agenda arazoengatik astebetez aurreratu du antzezlana Uztarriak

Iragarri bezala bi emanaldi izango dira, 20:30ean eta 22:30ean

II. Kulturaldiko lehen ekitaldia izango da

Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlana maiatzaren 2an izango da azkenean eta ez 9an, aurrez iragarri bezala. Uztarria Kultur Koordinakundearen II. Kulturaldiko lehen ekitaldia izango da.

Antzerkirako sarrerak aurrez jarriko dira saltzen Zuhatz eta Orkatz tabernetan eta Uztarria Kultur Koordinadorak Julian Elorza, 4-2an duen egoitzan. Sarrera hauek apirilaren 23an, asteazkenean, jarriko dira saltzen 10 eurotan.

Uztarria Kultur Koordinadorak iaz antolatu zuen I. Kulturaldia, herriko kultur dinamika piztu asmoz. Otsailetik martxoa bitartean ospatu zen eta ekitaldi anitzak jaso zituen: rock kontzertuak, hitzaldiak, antzerkia, txalaparta, erakusketa, poesia, irudiak, artisautsa....

Kutsidazu bidea, Ixabel Gorringo Taldea

Eguna. Maiatzaren 2an.
Lekua. Soreasu antzokian.
Emanaldiak. 20:30ean eta 22:30ean.
Prezioa. 10 €

II. Kulturaldiko beste ekimenak

Maiatzak 9. Letrak biluzten. Menu erotikoa antzerki-poesia emanaldia. Azpeitiko eta kanpoko idazle gazteak. Oñatz tabernan.
Ekainak 6. Bertso afaria. Erniarraitz Bertso Eskolako irakasle eta ikasleekin. Errezilen, Borondegi jatetxean.
Ekainak 7. Pain Ful taldearen kontzertua. Korrale tabernan.
Ekainak 21. Artisau azoka. Plazan.