EHNA ren erabilera bultzatzeko kanpaina abian da

Azpeitiko Bai Euskal Herriari | Taldeak
2003ko mar. 20a, 10:03

Bai Euskal Herriari herri mugimenduak EHNAren erabilera bultzatzeko kanpaina jarri du martxan.

Erabileraren bidetik OFIZIALTASUNERA  Argazki originala

Dagoeneko 500tik gora gara Azpeitian EHNA (Euskal Herriko Naziotasun Aitormena)esku artean daukagunak. Ondorioz eta EHNA etxeko kajoian edukitzeko txartel bat izan ez dadin, Azpeitiko Bai Euskal Herriari taldeak bere erabilera bultzatzeko kanpaina bati ekin dio. Honela, Azpeitiko denda batzuk igaro ditugu, non EHNA txartelarekin ordaintzen denean DNIak duen baliogarritasun berdina eman diezioten eskatu dugun. Dendarien artean harrera ona izan du eskaerak eta irudian duzuen txartela izango dute erakusleihoetan. Gainera laster Azpeitiko udaletxean kiroldegi eta igerilekuko txartela ateratzeko, eskaeraren bat egiteko eta abar EHNAren erabilera nahikoa izango da.

ERABILERAREN BIDETIK OFIZIALTASUNERA

Erabilera jorratu nahi izateak ez du esan nahi 500eko kopuru honekin gustora gaudenik. Horregatik EHNA atera ez duten guztiak animatu nahi ditugu Azpeitiko udaletxera joan eta EHNA ateratzera. EHNAren eskaria egiteko aurkeztu beharreko agiriak honakoak dira:

-Errolda agiria (Enpadronamentua)

-4 argazki txiki

-12 euro ordaindu Kutxan edo Euskadiko Kutxan EHNA-ren izeneko kontu korrontean. Ordain agiria eskatu sukurtsalean.

Dokumentu eta argazkiak EHNAren bulegoan aurkeztu behar dira. Bulegoa udaletxeko lehen solairuko ezkerreko atean dago, eta 8:00etatik 14:30etara astelenetik ostiralera edo larunbatetan 10:00etatik 12:00tara izaten da zabalik. EHNA eskuratzeko dokumentu eta argazkiak aurkezteaz gain, eskaera orria bete beharko da bulegoan.

Oharra: Jakitun izan gaitezen Azpeitian dugun aukera hau (Udaletxean egunero EHNA ateratzeko aukera) ez dutela herri guztiek (adibidez Azkoitiak), eta horregatik aprobetxatzen jakin dezagun.

Bidali:  

Erantzunak

Zergaitik? | 2003-03-20 : 12:03

Ta zergaitik ez dauka Azkoitik aukera hori?

Azpeitko Bai Euskal Herriari | 2003-03-20 : 12:03

Azpeitian mozio bat sartu zen udaletxeak EHNA tramitatu eta bere erabilera berma zezan, Azkoitian bezela, bainan Azpeitian PNV eta EA abstenitu egin ziren, ondorioz mozioa aurrera atera zen Batasunaren aldeko botoekin. Azkotian ordea mozioa sartu zenean aurkako botoa eman zioten eta mozioa ez zen aurrera atera. Azkoitian orain ari dira egoera horri buelta emateko pausoak jorratzen (animo!!)(Azkoitia bezala beste herria asko daude, Bergara, Elorrio, etab, non udaletxean ordez beren bulegoak alokatzen edo beste modura batera ari diren aurrera ematen beren apustua).
Horregatik jakin dezagun Azpeitian dugun aukera hau aprobetxatzen eta aldarrika dezagun , horrela nahi dugun denok, euskaldunak garela.
EHNA ATERA, ERABILI ETA BIZI.

Azpeitiko Bai Euskal Herriari | 2003-03-25 : 10:03

EHNAri buruz dudaren bat duenak galde dezala, Azpeitiko Bai Euskal Herriarik ahal bezain laster erantzungo bait dio bere galderari.
Azpeitiko Bai Euskal Herriari

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu