Bautista Barandalla askatu arte baraualdia

Azpeitiko Askatasuna | Iritzia
2003ko mar. 17a, 17:03

Bautista Barandalla, euskal preso politikoaren berehalako askatasuna eskatuz baraualdiak egingo dira asteburutan, Sindikatu Zaharrean. Joan den, asteburuan, hasi zen baraualdiarekin eta Bautista Barandalla askatu arte egingo dira.

Gaixotasun larri eta sendaezina duen Bautista Barandalla euskal preso politikoak otsailaren 4an, berriro ere, ebakuntza gogor eta konplexu bati egin behar izan zion aurre. Iruñeako Virgen del Camino ospitalean egin zioten ebakuntza horretan, heste lodia erauzi zioten, preso etxarritarrak hesteetako minbizia izan ez dezan. Hala ere, Bautista Barandallaren gaixotasunak txarrera egiten jarraitzen du. Izan ere, orain, aldakako bi artikulazioak eta bizkar hezurreko azken zatia ditu gaixo. Gainera, bizkar hezurreko ornoetan erreuma ari zaio garatzen. Erreumaren ondorioz, Bautista Barandallak ezin izango du mugitu. Halaber, behazunetako bideetan, minbizia izateko arriskua du.

Ikus daitekeen moduan, Bautista Barandallaren osasun egoerak oso larria izaten jarraitzen du. Hala ere, Iruñeako Espetxe Zaintza Epaitegiko epaileak oraindik ez du erabakirik publiko egin, nahiz eta, berak eskatutako txosten guztiak aspalditik bere esku artean izan. Oraindik 92. artikulua ez aplikatu izanak, okerrena pentsatzera garamatza, nahiz ikuspuntu medikutik, nahiz ikuspuntu juridikotik epaileak 92. artikulua Bautista Barandallari aspaldi aplikatu behar baitzion. Haatik badugu arrazoirik Iruñeako Espetxe Zaintza Epaitegiko epaileak Bautista Barandallari 92. artikulua ez diola aplikatuko pentsatzeko. Horregatik, biziki kezkatuta gara.

Izan ere, Bautista Barandalla berriro ere espetxera sartu dute, horrela preso etxarriarraren osasun egoera gehiago larritzeko arriskuan jarriz. Kartzelako bizi baldintza gogorrak, tentsioa, asistentzia eza... ez baititu inondik inora egokiak. Bautista Barandallaren moduko gaixotasun larri eta sendaezina duten pertsonentzat kartzela egon daitekeen lekurik txarrena da, gaixotasunen sorlekua baita. Horren adibide garbia Bautista Barandalla bera dugularik.

Guzti honegatik Bautista Barandallaren berehalako askatasuna eskatzen dugu, hau gertatzen den egunerarte aste bukaeratan sektoreka burutuko diren baraualdiak martxan jartzeko erabakia hartu dugularik, izan ere egoerak denon aldetik konpromezuak areagotzea eskatzen baitigu. Baraualdiari martxoaren 15ean eman zitzaion hasiera. Baraualdiak, larunbatero 12:00etatik igandeko 12:00ak arte burutuko dira.

Bidali:  

Erantzunak

marixorgin | 2003-05-28 : 11:05

oso ondo iruditzen zait herrika halako laguntza erakustea sufritzen dauden hainbat presori eta segi aurrera zerbaitetarako balioko du eta!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu