Iñaki Alberdik irabazi zuen IV. Ikasberri Rallysprinta

Uztarria.eus 2003ko mar. 17a, 13:03

Iñaki Alberdik eta Jorge Del Cidek irabazi zuten larunbatean, martxoaren 15ean, Errezil bidean ospatu zen IV. Ikasberri Rallysprinta. Alberdi proba osoan aurretik izan zen eta azkenean minutuko aldea atera zion bigarrenari.

Giro ona eta jende ugari bildu zen IV. Ikasberri Rallysprint probara, 5.000 lagun gerturatu ziren. 63 auto gidarik hartu zuten parte proban, eta Iñaki Alberdi azpeitarra nagusitu zen 29:41 denborarekin. Guztira 42 auto gidarik amaitu zuten proba, eta matxuren ondorioz erretiratutakoen artean batzuek aipatzearren Arrabal, Apalantza eta Labaka izan ziren. Azken honek, Labaka azpeitiarrak, proba hasi aurretik omenaldia jaso zuen 25 urte betetzen baiditu autolasterketetan.

Sailkapena:

  1. Iñaki Alberdi - Jorge del Cid Renault Maxi Mega 29:41,700
  2. Joseba Zapirain - Esther Fervenza Seat Ibiza Kit Car 30:47,200 - 1:05,500tara
  3. Eneko Eguía - Argoitz Ircio Mitsubishi EVO VI7 31:07,900 - 1:26,200tara
  4. Xabier Lasa - Joseba Bikendi Renault Megane Co6 A 31:49,300 - 2:07,600tara
  5. Joseba Gayoso - Asier Gayoso Mitsubishi EVO VI4 N 32:00,900 - 2:19,200tara
  6. Eugenio Mantecón - Pablo Martínez Mitsubishi Evo VI4 N 32:01,500 - 2:19,800tara
  7. Aitor Zapirain - Luis Landa BMW M3 10 R 32:03,000 - 2:21,300tara
  8. Xabier Ezenarro - Joseba Tovar Citroën Saxo VTS 5 32:16,300 - 2:34,600tara
  9. Ricardo Tricio - Emilio Martínez Mitsubishi Evo VI7 32:18,900 - 2:37,200tara
  10. Jon Izaguirre - Igor Izaguirre Citroën Saxo VTS 5 32:19,100 - 2:37,400tara

Probaren gora-beherak eta sailkapena oso-osorik Lagun Artea taldearen web orrian duzua.