Egunkariaz arituko dira Egunkariako langile azpeitiarrak

Azpeitiko Baite Euskara Elkartea 2003ko mar. 13a, 16:03

Hasera batean Koldo Izagirre zen, datorren asteazkenean, martxoaren 19an, Baitek antolatutako hitzaldia ematekotan, baina Izagirrek ezin duela eta Egunkariako langile azpeitiarrak emango dute hitzaldia.

Baite aldizkariaren martxoko alean, datorren asteazkenean, martxoaren 19an, Aitonenan, 20:00etan, Koldo Izagirre idazlea arituko zela iragarri zen, Greenwichekoa ez da meridiano bakarra gai bezala hartuta. Baina, Izagirrek egun horretan ezin izango du etorri Azpeitira. Dena den, hitzaldia bere horretan mantentzea erabaki du Baitek eta hitzaldiko gaia Egunkaria izango da. Hizlari, berriz, Egunkariako langile azpeitiarrak arituko dira.