IV. Ikasberri Rallysprinta Errezil bidean egingo da

Uztarria.eus | Kirolak
2003ko mar. 12a, 11:03

Donostian, atzo (martxoak 11) aurkeztu zen larunbatean, martxoaren 15ean, ospatuko den IV. Ikasberri Rallysprint-a. Aurtengo edizioan ibilbidea aldatu da, eta Errezil bidean egingo da, ohiko Urraki bidean egin ordez. Parte hartzaile kopurua mugatu egin da, eta 60 auto gidarik hartuko dute parte.

Iñaki Alberdi gidari azpeitiarrak ere parte hartuko du  Argazki originala

Donostiako Londres Hotelean aurkeztu zen larunbatean 15:00etan hasita Azpeitian egingo den IV. Ikasberri Rallysprinta. Proba hau laugarrenez antolatu dute Ikasberri Ikastola eta Lagun Artea taldeek, eta EAEko Rallysprint txapelketarako, EAEko Junior mailako Rallysprint txapelketarako eta IV. RAC Vasco-Navarro Koparako puntuagarria da.

Aurkezpenean bertan izan ziren Joxe Aranburu, Ikasberri Ikastolakoa; Iñaki Labaka, Errezilgo alkatea; Alejo Uranga, Azpeitiko Kirol Zinegotzia eta Xabier Arzamendi, RAC Vasco-Navarrokoa. Eta adierazi zutenez bost mila zaletu biltzeko asmoa dute.

Aurtengo edizioak baditu berrikuntzak, aipagarriena ibilbide aldaketarena da. Izan ere, ohiko Urrakiko igoera egin ordez, Errezilgo bidean egingo da Rallysprinta. Zehazki Azpeitia-Errezil-Bidegoian 13,400 kilometrotako ibilbidea egingo dute birritan norabide bakoitzean autogidariek. Probari hasiera 15:00etan emango zaio Azpeitia-Bidegoian ibilbidearekin. 16:30ean Bidegoian-Azpeitia ibilbidea egingo da, 18:00etan Azpeitia-Bidegoian eta 19:30ean Bidegoian-Azpeitia. Egiaztatzeak goizeko 09:00etatik 11:00etara egingo dira Azpeitiko epaitegiaren aurrean.

Bestalde, partehartzaile kopurua 60 autotara mugatu dute antolatzaileek, proba gehiegi ez luzatzearren, eta 69 lagunek eman dute izena. Proba arratsaldeko 20:00etan amaitzea aurreikusten dute antolatzaileek eta sari banaketa 21:00ean egingo da.

Kilometroak'00-kin abiarazi zen proba

Lehen Ikasberri Rallysprint Azpeitian 2000 urtean ospatu ziren Kilometroak’00 eta herrian auto lasterketarako dagoen afizioa aitzakiatzat hartuta antolatu zuten Lagun-Artea eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolak. Proba hartan Urrakiko igoera egin behar zuten autoek, baina Bidegoian-eraino -10,8kmtako ibilbidea- eta Rallysprinten arauak jarraituz ibilbide horretan joan-etorria bi aldiz egingo zuten. Lehen edizio hartan Iñaki Alberdi azpeitiarra nagusitu zen, Seat Ibiza Kit Car-arekin. Bigarren edizioan Jon Agirre azpeitiarra izan zen garailea, Ford Escort WRC-arekin. Baina edizio hau Iñigo Uria gidariaren istripu eta heriotzagatik da ezagunagoa. Iazkoa, 2002ko edizioa, berriz ere Jon Agirrek irabazi zuen, Saxo Super 1600arekin.

Bidali:  

Erantzunak

uztarria | 2003-03-14 : 12:03

Aurreko iritzi danak ezabatu dira "parte hartzearen arauak":http://www.uztarria.com/laguntza/p... ez errespetatzeagatik.

ikasle ohia | 2003-03-14 : 21:03

Nik idatzi nuen iritzian ez dut uste araurik hautsi nuenik.

nerik e ez | 2003-03-15 : 20:03

ni idatzitakuk e etzuen araurik hautsi.zentsurie emen .lotasik eztao

uztarria | 2003-03-17 : 16:03

Iritzi batzuk ez zituzten parte hartzearen arauak errespetatzen... eta beste askok, hauei erreferentzia egiten zien. Beraz, nahiz eta zuzenean araurik hautsi ez, kontestuz kanpo gelditzen ziren. Horregatik ezabatu ziren denak.
Baliteke ezabatu behar ez genuen bakarren bat ezabatzea. Barkatu.
Hala bada, oraindik zentzua izango du iritziak, eta idatzi berriro, mesedez.

Flash | 2003-03-18 : 10:03

Nere iritziyen e ustet arau danak errespeta nitula.Nere mezuek ez ezabatzeko intentziyuekin idazteitut ta arau oyek errespetatzen saiatzen, andik aurrea ez takik ze idatziko zeben ze gaur arte ez naiz konektau.Dena den uztarrian partetik gaixki iruitze zatena da esatie ezabau in ditubela agian borrau ber zituzten mezu batzuk;ba ordun berriz ipiñi.Baño baite inbita in gaituzue nai badeu berriz ipintzea mezuek.Ba nerik esate zuen batibat Ikasberri ez tala munduko ikastola bakarra,ango arduradunek kilometroko sinposiunien autoproklama zebela etzala bearrezkue eraikin hori eitie,hortako Azpeitiyen lekue badaola,ta gero ta geyo,geo ta ume gutxiyo daolako ta matematikoki iguel itxi eingo ebela ikasleik ez eoteatik rally honen sponsorra ta izena emateyon ikastolie beste ikastola batzuk e badaudelako umiek ikixtea juteko

Flash Flosh | 2003-03-18 : 10:03

(...)ezaba in ditubela borrau ber EZ zituzten mezu batzuk(...)ipintzie nai nuen aurreko mezuen

ikasle ohia | 2003-03-18 : 22:03

Flas ettzazu asmakerik in. Ikasberri itxi ingoala ta olako intoxikaziyuek sobrau iteie. Euskal herriyen daukaun egoera honetan PNV n eskuelie dan karmelo etxegarain baino ikasberrin heziketa obiaue emateala ustet nik beintzet, baino eznue emen matrikulazio kanpañia itea.aio

ikasle ohiai | 2003-03-19 : 09:03

Neurri horretara iritsi ote gara? Acebes Ministroari eta pp-psoe-ei arrazoi ematen dio ikasle ohiak karmelo etxegarai eskola, pnv-rekin lotuz.ikasberri ikastola norena da? Iada heziketa politizatzen ere hasiak al gara? Benetan uste dut alderdi konstituzionalistetako batek zure partehartzea letuko balu, guk onartzen dugula heziketa partidista ematen dela.

Flash Ikasle Ohiai | 2003-03-19 : 20:03

Gauz bat argi lagatzie nai det.Neretzat Ikasberrin gauz grabie izen da eraikiñ hori ola ta ola eitie,inbertziyo hori eitie,leku hortan ta ber etzanien.Nik Ikasberrin aurka Hezkuntza instituziyo bezela ez taket ezerre,iguel Azpeitiko onena izen goa,baño Ikastola oso bat eraikitziena naiko pasadie iruitu ziten.Ez al tzauen Azpeitiyen lekuik hortako ainbeste eskola eonda?

ikasle ohia | 2003-03-19 : 22:03

Nahi dezuena esan ikasberrin kontra, baino nik garbi dauket bizi izen detenaatik zein ikastola dan gutxiyenez daudenetatik onena. Ikastola bat eraikitzie zergatik dao ba gaixki??? Ikastola bat gainea proiekto propiyoduene, ez PNV ko gobiernuena (Madrildik esateben guztiyei men iteyona). Esatezue ez politizatzeko heziketie, baino nere ustez politizauta dao. Emateien edukiyek edo emateko eriek asko bariatzeu ikasberritik karmeloa, karmelotik iraurgira ta iraurgitik madrileko eskola batea. Karmelo etxegarain zenbat traba jartzeie manifa batea ertzeko? bideo bat ematen eztebe uzten eta beste hainbat gauza. Kalsiek emateko erie ere oso desberdine da, ikasberri askoz parte artzileaue da karmelo baino (kuadrilako bat baino geyo karmelon ibili zielako esatet). Ikasberrin giro askoz obiaue eotezan(eotea pentsatzet) ta karmelon berriz azkoz geyo funtzionatzea irakasliek txapa latza sartuta ta ikaslien ixil ixilik eonda. Hau ola esanda eman ber ixilik eoteanak emaitza obiauek ateaberditula baino hori ezta ola gertatzen(selektibitateko notak frogatzebe)

olaia | 2003-09-11 : 12:09

kontzertu onak joan behar dira, ekon,berri txarrak, asgarth...baina osoondo dau,obeto udan izango bazan

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu