Martxoko Uztarria herri aldizkaria kalean da

Uztarria.eus 2003ko ots. 28a, 13:02

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren zenbaki berri bat banatu da herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara. Banatu den zenbakia martxokoa da, izan ere inauteriak direla eta aurreratu egin dugu aldizkaria eta ohi bezala hileko lehen ostiralean atera beharrean gaurko banatuta izango da. Eta beti bezala barruan darama Baiteren aldizkaria. Jadanik, bi aleak irakurri ditzakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkariak jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

Uztarrian landu diren gai nagusiak honako hauek izan dira:

  • Azpeitiarrok ere Egunkaria aurrera. Mila herritarretik gora joan ziren otsailaren 22an Kontseiluak Donostian ‘Egunkaria’-ren itxiera salatzeko antolatu zuen manifestaziora.
  • Ez aurkezteko erabakia nirea izan da. Hemezortzi urte daramatza Jose Mari Bastidak Azpeitiko alkate. Baina aurten ez da izango Azpeitiko EAJren alkategai. Hilabete gutxi gelditzen zaizkio alkate bezala Bastidari.
  • AEK hemen ere geroa lantzen. Korrika 13a badator. Apirilaren 6an pasatuko da Azpeititik, 12:30ean. AEK Mikelats Euskaltegikoak ikasgelan eta ikasgelatik kanpo lanean aritzearen arrazoi da Korrika 13ren antolaketa.
  • Manex Beristain, Jabier Altuna, Alaitz Olaizola, Leire Ostolaza, Aihoa Odriozola eta abarren iritziak.
  • Etab.

Barruan daraman Baite, Azpeitiko euskalgintzaren aldizkariaren 11. zenbakia ere webgunean da.

Bazkidetza edo harpidetza

Gogoratu, bestalde, aldizkaria jasotzeko harpidedun egin daitekeela webgune honetan bertan, lotura honetan klik eginez gero. Aldizkaria jasotzeaz batera Uztarriaren komunikazio proiektua lagundu nahi baduzu, bazkide egiteko aukera ere badaukazu. Hala eginez gero, Uztarriak argitaratzen dituen liburuxka biografikoak ere etxean jasoko dituzu doan.