300 lagun inguru bildu zen plazan Egunkariaren alde

Uztarria.eus | Euskara
2003ko ots. 27a, 11:02

'Egunkaria aurrera. Bai euskarari!" lelopean 300 lagun inguru bildu zen atzo (otsailak 26) plazan, udaletxe aurrean Kontseiluak deituta.

Kontseiluak deitu zuen elkarretaratzea udaletxe aurre guztietan  Argazki originala

Azpeitiarrak gogoz ari dira erantzuten Egunkariaren aldeko ekimenei, Egunkariaren itxiera salatzeko eta atxilotuak eskatzeko eskatuz. Pasa den larunbatean, otsailaren 22an, Donostian izandako manifestaziora mila azpeitiar inguru hurbildu zen, autoz eta autobusez. Hauetatik 500 inguru Baite Euskara Elkarteak antolatutako eta Azpeitiko Udalak ordaindutako autobusetan hurbildu ziren.

Atzo (otsailak 26), berriz, Kontseiluak elkarretaratzea deitu zuen Euskal Herriko herri guztietako udaletxeen aurrean. Eta dei honi erantzunez Azpeitian, 300 lagun inguru bildu ziren.

Herri batzordeak osatzen

Euskaldunon Egunkariako langileek herrietan batzordeak sortzeko deia egin dute, ekimenak elkarlanean egiteko. Azpeitian bihar, otsailak 28, ostirala, izango da Egunkariaren aldeko herri batzordea osatzeko batzarra, 19:30ean, Aitonenan.

Bidali:  

Erantzunak

ni | 2003-02-27 : 11:02

EUTSI HORRI!!!!!

POLITIKOAK, NON ?? | 2003-02-28 : 17:02

AGIAN HAN ZEUDEN DENAK EZ NITUEN IKUSI NIK, BAINA KONTURATU NINTZEN HERRIKO ZENBAIT PARTIDU POLITIKOETAKO ORDEZKARIRIK EZ ZEGOELA. ZERGAITIK ???

azpeitiar | 2003-02-28 : 21:02

Hipokrita nazkagarri batzuk direlako. Giza eskubideen defentsan dena emateko prest omen daude baino zapaltzaileen giza eskubideen defentsan noski. Zergaitik ez dituzte 500 zipaio bidali egunkaria ireki eta guardia zibilak bahitu dituenak askatzera????

dena da hutsa | 2003-03-01 : 12:03

500 zipaiokin ezin delako, denak hi bezelakoak izan behar diagu, eta orduan Euskadi mundiala izango diagu.

egunero | 2003-03-01 : 12:03

eguneroko lanari eutsi behar zioagu. ADIERAZPEN ASKATASUN murrizketa dago, denetik...alde guztietatik. injustizia guziak dira injustiziak.

erantzun bat | 2003-03-04 : 12:03

2.goarekin ados eta 3.azpeitiar-eri esan nahiko nioke, politikoak denak direla, eta han etzegoela iƱor? ez zuriak ez beltzak. Beti kejan eta protestan, igual da ze pasatzean, baino beti gahi bea saltzan sartu nahi!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu