Aralar ez da aurkeztuko maiatzeko hauteskundeetan Azpeitiko udalerako

Uztarria.eus 2003ko ots. 27a, 12:02
Aralar egitasmoa otsailaren 25ean aurkeztu zen Azpeitian

Aralar alderdiak, pasa den asteartean, otsailaren 25ean, egitasmoa aurkeztu zuen Azpeitian. Hiru aralarkide izan ziren aurkezpenean: Iñaki Regil Matxote azpeitiarra, Julen Madariaga eta Juan Martin Elexpuru. Aurkezpenean, Aralar maiatzeko hauteskundetan Azpeitiko udalerako ez dela aurkezteko azaldu zuten.

Aralarrek, bere alderdiaren egitasmoa eta izaera azaltzearekin batera, datozen maiatzean izango diren hauteskundeetan Azpeitiko udalerako ez direla aurkeztuko azaldu zuen. Honen arrazoia, zerrendak betetzeko dituzten arazoa dela azaldu zuen. Gipuzkoan 10-12 udaletara aurkezteko asmoa dute Aralarrekoek.

Aralarren egitasmoaren aurkezpenean (otsailaren 25ean, Sindikatu Zaharrean), Iñaki Regil Matxote azpeitiarra, Julen Madariaga eta Juan Martin Elexpuru aralarkideak aritu ziren hizketan. Gaiaren izenburua, "Aralar, ezker abertzale berritua XXI. mendeko erronken aurrean" izan zuten. Hona Aralar alderdiaren berri.