Azpeitiko eta Azkoitiko euskalgintzak biharko manifestaziora joateko autobusak antolatu ditu

Baite Euskara Elkartea 2003ko ots. 21a, 12:02
Azkoitiko euskalgintzak ere antolatu ditu autobusak, 13:45ean irtengo dira plazatik

Bihar Donostian egingo den manifestaziorako autobusak antolatu ditu Azpeitiko eta Azkoitiko euskalgintzak. Azpeitian autobusak Plazatik irtengo dira arratsaldeko 16:00etan, eta Azkoitian ordu laurdena lehenago Eroski txiki aurreko geltokitik. Autobuserako izena emateko webgune hauxe erabili dezakezu. Albiste honi erantzun eta zeure izena eman besterik ez duzu egin behar.

Kontseiluak deitutako manifestaziorako autobusak antolatu dira Azpeititik eta Azkoititik. Donostiako manifestazioa arratsaldeko 17:00etan izango da, eta Antiguo auzotik abiatuko da. Bertaratzeko Azpeitiko eta Azkoitiko euskalgintzak autobusak antolatu dituzte. Honela, Azpeitian manifestaziorako autobusak arratsaldeko lauretan Enparantza Nagusitik irtengo dira. Eta Azkoitian, berriz, ordu laurdena lehenago izango dira, 15:45ean, Eroski txiki aurreko geltokian.

Autobuserako izena emateko:

  • Webgune hauxe erabili dezakezu. Albiste honi erantzun eta zeure izena eman besterik ez duzu egin behar.
  • Azpeitian: Ikasberri Azpeitiko Ikastola, Urola Ikastola, Iraurgi, Orkatz, Zuhatz, Urtzi, Etxe-Zuri, Neguda, Jim Clark, Izaro, Ongi Etorri eta Amaia.
  • Azkoitian: Zakela, Etxe-aitz eta Beckett.

Manifestaldia antolatzearen kostua 6.000 eurotakoa da eta finantzatu ahal izateko pegatinak aterako dira, hauen salmentaren bitartez kostuaren zati bat estali ahal izango da. Pegatinak saltzeko kolaboratzaileen beharra dago, eta prest dagoen guztia telefono zenbaki hauetara zuzendu daiteke izena emateko: 943.59.12.00 edo 943.30.35.52 (Maiderrengatik galdetu).