Herri batzarrerako deialdia egin du Azpeitiko eta Azkoitiko Euskalgintzak gaur 19:30etarako

Azpeitiko eta Azkoitiko Euskalgintza 2003ko ots. 20a, 14:02

Euskaldunon Egunkaria itxi eta 10 lagun atxilotu dituztela eta, Azpeitiko eta Azkoitiko Euskalgintzak arratsaldeko 19:30etarako herri batzarrerako deialdia egin du. Batzarra Enparantza Nagusian izango da bai Azkoitian eta bai Azpeitian.

Euskadi Irratiak azken orduko informatiboetan esandakoaren arabera ETAko dirua zuritzea leporatzen zaio Euskaldunon Egunkariari. Eta bost urterako itxiko dutela era jakitera eman dute.

Euskaldunon Egunkariako Zuzendari ordeak esan duenez, orain buruan duten gauza bakarra bihar Egunkaria kalean izatea da. Ahalegin guztiak egingo dira, Xabier Lekuonak Euskadi Irratian esan duenez.