Euskaldun Egunkarian Guardia Zibila sartu da eta hainbat lagun atxilotu ditu

Uztarria.eus | Euskara
2003ko ots. 20a, 09:02

Gaur goizaldean Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkariaren egoitza nagusiak eta hego Euskal Herriko hiriburuetako egoitzak hartu ditu. Bederatzi lagun atxilotu ditu, tartean, Martxelo Otamendi Egunkariako zuzendaria. Atzo, Martxelo Otamendi Azpeitian izan zen Baite Euskara Elkarteak antolatutako hitzaldia ematen, euskal prentsaren inguruan jardun zen Martxelo.

Martxelo Otamendi atzo Azpeitian izan zen hitzaldian  Argazki originala

Euskaldunon Egunkaria hartu du Guardia Zibilak gaur goizaldean eta bederatzi lagun atxilotu dituzte. Uneotan, Egunkariako Andoaingo egoitza nagusian dago Guardia Zibila miaketak egiten. Eta dagoeneko hiriburuetako egoitzak itxi egin dituzte.

Martxelo Otamendi, Euskaldunon Egunkariako zuzendaria, atzo, Azpeitiko Baite Euskara Elkarteak antolatutako hitzaldia ematen izan zen Azpeitian, Aitonenan. Euskal prentsaren inguruan aritu zen. Eta gaur goizaldean atxilotu egin du Guardia Zibilak.

Martxeloz gain, beste hauek atxilotu dituzte:

  • Joan Mari Torrealdai: Jakin aldizkariko zuzendaria eta Euskaldunon Egunkariko administrazio kontseiluko lehendakaria.
  • Iñaki Uria: Egunkariako kontseilari ordezkaria.
  • Fermin Lazkano: jerente izandakoa.
  • Xabier Oleaga: zuzendariorde izana eta Ikastolen Elkarteko komunikazio arduraduna.
  • Pello Zubiria: zuzendari izandakoa eta Argia aldizkariko kazetaria.
  • Txema Auzmendi: Herri Irratiko zuzendariordea.
  • Luis Goia: bazkide sortzaile izandakoa.
  • Xabier Alegria.

Miaketak, Egunkariaren egoitzaz gain, Ikastolen Elkartearen egoitzan (Donostian) eta atxilotuen etxe partikularretan ere izan dira.

Argazkian Martxelo Otamendi atzoko hitzaldian.

Azken orduko informazioa Sustatun

Bidali:  

Erantzunak

Josu Azpillaga | 2003-02-20 : 10:02

Atzo hitzaldian izan nintzen. Gogoeta politak egin zituen Martxelok.. eta, orain hau. Lotsagarria. Lotsagabekeria.
Nire elkartasunik beroena atxilotuei eta euren gertukoei.
Eta animo egunkarian lanean ari diren guztiei, azpeitiarrei bereziki. Eutsi goiari!

Pablo Domínguez | 2003-02-20 : 10:02

Goizeko zortzirak, erdi esna irratia piztu eta ametz gaiztoa esatariaren ahotik...
Elkartasuna atxilotuak izan diren guztiei, Egunkariako langile guztiei eta orokorrean euskalgintzan aritzen zareten guztiei. Bihar euskaraz gosaltzeko aukerarik izango al dugu?
Bereziki besarkada bero bat eman nai diot Txema Auzmendiri azken berrien arabera atxilotuetako bat dela zabaldu baita. Animo eta segi aurrera!

nahikoa da! | 2003-02-20 : 11:02

UTZI EUSKAL HERRIA PAKEAN!!
Esan dezakedan bakarra da orain, ez dakit nola konponduko den arazo hau, momentuz mobilizazioetan parte hartzea pentsatzen dut, dudan amorrua adierazteko.
NAHIKOA DA!

nahikoa da! | 2003-02-20 : 11:02

Norbaitek esplika al dezaken azken egunetako polizia desberdinen 3 operazioak? Tartean Ertzantzarena!!!!!

uztarria.com | 2003-02-20 : 12:02

Hitzaldiaren kronika eta laburpena sartu du jada webgune honetan Baite euskara elkarteak. "Hemen irakurri dezakezue":http://www.uztarria.com/albisti... nahi izatera.

Maki | 2003-02-20 : 12:02

Nazkatuta nago hainbeste txakurrekin. Aste honetan bakarrik 33 atxilotu izan ditugu, horietatik DENAK inkomunikatuak izan direlarik. Nor da terrorista? Gogoratzea azkenik "Ertzaintzak" ere atxilotuak inkomunikatu dituela, ONU-k emandako argibideen kontra. Beste guztia makillajea da.

lotsagarriye | 2003-02-20 : 13:02

zer da hau? benetan lotsagarriye iruitzezat hau.frankismoa bueltau geala emateu.
Animo egunkariako danai, eutsi goiei!

Alaitz olaizola | 2003-02-20 : 14:02

Lotsagarria izan da. Oraindik ezin sinetsita nago. Ze gertatu behar du? Haserre, haserre daramat goiz guztia kontu hau dela eta. Euskara eta euskaldunon aurkako ekintza hauen aurrean, ezin giztezke isilik geratu, ez dago eskubiderik!
Jaso dezatela nire elkartasuna, Egunkariko langile eta egunetik egunera gehiago diren irakurleek ere. Ez gaituzte isilduko!

Enekoitz Esnaola | 2003-02-20 : 14:02

Egunkaria-ko langileen izenean, eskerrik asko elkartasuna adierazi duzuenoi. Eta lasai, hau martxan dago eta. Elkar ikusiko dugu bihar (ere). Egunkaria aurrera! Euskarazko prentsa aurrera!

Euskaldunon Egunkariako langileak | 2003-02-20 : 14:02

Euskal gizarteari:
Euskaldunon Egunkariako langileok zera adierazi nahi dugu agiri honen bitartez:
Gaur goizean azken 13 urteotan bezala, Euskal Herriari ezinbesteko zerbitzua ematen dion kazeta egitera abiatu garenean, egoitza militarki okupaturik aurkitu dugula, eta, gero, Madrilgo auzitegi baten aginduz itxirik utzi duela Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkariako langile eta partaide diren edo izan diren hamar lagun preso eraman dituztela preso beren etxeetatik gauean.
Honen aurrean, kezka agertu nahi dugu atxiloturikoen egoeragatik, lehenbizi.
Horrez gain, salaketarik ozenena adierazi nahi dugu eskaldunei eta orokorrean euskal gizarteari eginiko eraso justifikaezin honengatik.
Oztopo eta eraso guztien gainetik, orain arte bezala eguneroko informazioa euskaraz emateko lanean jarraituko dugun konpromisoa agertu nahi diogu euskal gizarteari, informazioa geure hizkuntzan jasotzeko dugun eskubidea bermatze aldera. Horretarako, Martin Ugalde Kultur Parkean zein gure beste ordezkaritzetan lanean izango garela iragartzen dugu.
Jasotako elkartasun keinu guztiak bihotz-bihotzez eskerturik,
Euskaldunon Egunkariako lankideok.

indarrak bildu | 2003-02-20 : 16:02

haseran herri batasunaren espetxeratzea, gero egin egunkaria, ondoren euskal gazteria, atzo amnistiaren aldeko mugimendua, gaur egunkaria... eta bihar?!
espainiarrak inongo konplejorik gabe, euskal herria suntsitzeko hautua egina daukate.Eta gu?
Bada garaia guk ere inongo konplejurik gabe indarrak biltzeko. Eraso faxistei denon artean aurre egin eta euskal herria burujabetzara eramateko garaia da.Bakoitzak berean baina guztiak batera, euskal herriaren alde indarrak biltzeko momentua iritsi da!
Eta ea gure haserrea ez den manifa soil batean bukatzen. Bakean eta askatasunean biziko den euskal herri bat lortzea denon esku dago. Bakoitzak bere mailan denok dugu zer esana eta zer egina . Aurrera egunkaria! aurrera euskal herria!

Arrano Beltza | 2003-02-20 : 20:02

Letaginek erakusteko egune gaurre.Baino gauzek aurrea pauso txikiyen, HB espetxerau zeben...eta Sozialista Abertzaleak sortu genun, Egin itxi zeben,...eta Gara iriki genun , Euskaldunon Egunkaria itxi debe,...ta beste egunkari bat IRIKIKO DEU!!!

bat gehiago | 2003-02-20 : 22:02

biyertik aurrea, Egunkariak (eo horren ondoren ertengounak) beste irakurle bat geyo eukikou.
Eutsi goyei!!!
Denok gara Egunkaria

etxera | 2003-02-20 : 22:02

HAU EZ DA DEMOKRAZIA!!!! LOTSAGARRIA DA PP BOTEREA IRITSI ZENETIK EGITEN ARI DENA. HB KO MAHI NAZIONALA ESPETXERAU, EGIN ITXI, HAIKA ILEGALIZAU,SEGI ILEGALIZAU,ARDI BELTZA ITXI,ASKATASUNA ILEGALIZAU,AABB ILEGALIZAU,XAKI ILEGALIZAU. ETA ORAIN EGUNKARIA. HONEN AURREAN EUSKALDUNAK EZ GARA ERANTZUTEKO GAI.( LENIK ETA BEIN EUSKALDUN HITZEN ESANAYE RE BAKOITZEK BERE ERA ENTENDITZEIAU). TA ORRELA EZIN DIAU SEGIU, EUSKALDUN GUZTIYEK BATEA ESPAÑOLISTEN ERASUEI AURRE ITEA!!! BAINO DESGRAZIZ BATZUK ESPAÑOLISTAI AURRE ITEKO EZTAUDEK PREST. OIN ERE PNV K EZTIK ERANTZUN OLAKO ATAKE BATEN AURRIEN. EGIBARREK BI HITZ POLIT ETA KITTO. ETA URRENGO ERASOTUA EDONOR IZAN LAIKELA EZTIAT KONPARTITZEN ,PP K SEKULA EZTIABE PNV ERASOTUKO, ZERBITZARI FINEK DIELAKO. IA OINGO ONTAN DEMOSTRATZEBEN( EGUARDITAKO KONTZENTRAZIYO ORI ANTOLAUTA,DONOSTIRAKO DEYE INDA,...) ZEOZE ITEKO PREST DAUDELA ZEREN EZKER ABERTZALE OSOA KARTZELARATZEKO ASMUE ZAUKEABE TA ETA DALA INEZ. GAURKO MANIFAN E AZPEITI IZETEKO 4 KATU EONGAITUK. SENTITZET BAINO PESIMISTIE NAIZ.

uztarria.com | 2003-02-21 : 08:02

Elkartasun adierazpen bezala, **denok gara Egunkaria** bannerra edukiko dugu egunotan webgune honetako orri guztien goikaldean. Bertatik, egunkarikoek martxan ipini duten "egunero.info":http://www.egunero.info webgunera sartu ahal izango zara.

Egin Egunkaria Egunero! | 2003-02-21 : 14:02

Egin Egunkaria Egunero!
Euskal hitza bahitu digute. Ustezko ustetan eta frogak aurkeztu gabe, enpresa, langileak, irakurleak, euskara... jomugatzat hartuta, demokraziaren izenean eta gure mesedetan (¿)... bahitu digute.
Atxilotuen erruduntasuna frogatuko balitz ere, adierazpen askatasunaren mesedetan, ez luke komunikabide baten itxiera ekarri behar... Baina, EGINen kasuan bezela, itxiera honek sortzen dituen kalteek behin betiko itxiera dakartela, jakin, badakite!
Ozen esan nahi dugu, ezinbestekoa dela, legeriak jasotzen duen moduan, kaltetutakoen errugabetasun printzipioa zaintzea... Eta, jakin bezate, irakurle-bezeroak direla, egunkari bat zigor dezaketen bakarrak!
Gainontzean, Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastola eta Urola Ikastolatik, elkartasuna adieraztea eta biharko Donostiko manifestaziorako deia luzatzea euskararen eta adierazpen askatasunaren mesedetan!
Erosi Egunero Egunkaria!

Etxerari | 2003-02-21 : 16:02

Ez diat usre momentu egokiye danik PNVri erruik botatzie hontan,iruitzezitek konplejuz beteta haola.Inderrak biltzeko denborie dek eta ez uxatzeko.Nere aldetik galdera pillue eingonizkike hiri baino ez dek momentue.Ni PNVko botoemalie nauk,baino horren gainetik euskaltzalie nauk,beraz ni biyer donostin izengo nauk,euskaltzale bezela,ez PNVko botante bezela,ea berdin eiteun mundu guztiyek.

14ari | 2003-02-21 : 19:02

Ez diat tutik ulertzen,atzo entzun nuen,mayor orejak eusko jaurlaritza errudun zela egunkariari 6 milioi euro ematen dizkiolako urtero,nik dakidala jaurlaritzan pnv-ea-iu daude,orduen zertaz hari haiz motel?.17 garrenak arrazoi dik,garai hauek bat egiteko dituk eta ez hik bezela sua pizteko.Orduan utzi lelokeriak eta elkar lanean jar gaitezen berriro egunkari euskalduna kaleratzen.

14.ari | 2003-02-21 : 20:02

Egunkaria guztiona dek eta ez zuena bakarrik, badek garaia euskalgintza bildu dedin behingoz baina norberak euskaraz egiten den edozer berea bakarrik izango balitz bezala hartzen badu jai diagu. Gaurko egun batek norberak bere zilborretik burua altxatzea eskatzen du. Bestalde euskal prentsa izan duk erasotua ez inongo partidu edo alderdi konkreturik, hortaz bada, ixo ta bihar Donostira gure indarrak erakustera eta hurrengo egunetan EGUNKARIA berritua eta indartua martxan jartzera. Orain artekoa kalitatez josia eta ederra huan (naiz eta rotatibarik ez izan, egunero zenbakiak koadratzen ibili beharra izan, Azpeitian oso irakurle gutxi izan...), hemendik aurrerakoa kristona!! Biba zuek! Aurrera Martxelo, Torrealdai, Txema...!!...eta bereziki aurrera zuek, langileok, eutsi goiari, bidean ikusiko gara!! Gora ideien askatasuna! Gora euskarazko prentsa askatua!

etxera | 2003-02-21 : 21:02

benetan uste aldezue egunkaria euskeraz idazte zalako itxi zebela??????? Eta inderrak batziekin oso ados nitxiok, ia batzeitugun.

martin | 2003-02-24 : 14:02

Zer pentsatzen du egitea Ibarretxek eta bere gobernuak honen aurrean? Denbora pasatzen utzi animoak lasaitu arte eta espainiar gobernuari jokoa egiten jarraitu?Argi ditzatela posizioak eta aitzakiarik gabe lanean hasi, herri honentzako burujabetza helburu baldin badute beintzat.Indarrak batzea honena litzateke,baina horretarako denok hartu behar dugu parte.
Besarkada bat egunkariako lankide denei,animo eta segi horrela

etxera | 2003-02-24 : 22:02

ibarretxe donostira ez zen joan. ez al genituen ba indarrak bildu behar? Argi dago nork nai dituen indarrak biltzea eta nork nai duen bildutakoak neutralizatzea. PNV ko botantea den orrek ez aldu bere LIDERRAREN faltaik bota donostin? PNV ko botantea den orrek seguru eztula egunkaria erosten, informaziyo objetibogiye emateu ta jende onentzat. Eta asi beingoz euskal herriaren alde lanean,epelkeriyek alde batea utzita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu