Mindegiak eta Larretxeak lortu zuten Binakako Urrezko Aizkora

Uztarria.eus | Kirolak
2003ko ots. 17a, 12:02

Mindegiak eta Larretxeak irabazi zuten Binakako Urrezko Aizkora. Atzo Azpeitiko kiroldegian jokatutako norgehiagokan, bikote irabazleak azken proban bi segundutako aldea atera zion Peñagarikanok eta Arrospidek osatutako bikoteari. Nazabal eta Olasagasti hirugarren izan ziren.

Urrezko Aizkorako bikote irabazlea azken proban erabaki zen. Izan ere, zortzi enborreko txanda librera Nazabal-Olasagasti eta Mindegia-Larretxea bikoteek zortzina puntu zituztela iritsi ziren eta Peñagarikano-Arrospidek berriz bost, eta probako irabazleak 12 puntu lortzen zituen eta sei bigarrenak. Dena erabakitzeko zen beraz.

Zortzi enborrak ebakitzen Mindegia-Larretxea (16:29) bikoteak bi segunduko aldea atera zien Peñagarikano-Arrospideri (16:31), eta 12 puntuak eskuratu zituzten. Nazabal-Olasagasti bikotea (16:49) hirugarren izan zen. Peñagarikano-Arrospide aurreratu ziren proba hasieran eta lehenengo lau enborretan 26 segunduko aldea ere atera zien Mindegia-Olasagasitiri. Baina gero irabazleak aurrea hartzen joan ziren eta azken enborrera 8 segunduko aldeaz iritsi ziren. Azkenean bi segunduko aldeaz irabazi zuten Mindegia eta Larretxea bikoteak.

Bidali:  

Erantzunak

zaharrak | 2003-02-17 : 15:02

Nola ostia leike, 25 urteko gaztiek (Arriya-ta) potroik ez izetie 53 urteko aittona bati irabazteko?

Jon | 2003-02-17 : 16:02

Potruk bai, baño haundigiyek!!

... | 2003-02-17 : 19:02

Arriye axkolaye izeteko hoaindik gaztegiye dek eta beztei zaharregiye. Axkolai guztiyen urteik honenak 30 gora izeten dituk.

uztarria.com | 2003-02-18 : 10:02

Egunkariak irabazleen "elkarrizketa bana":http://www.egunkaria.com/030218/gaur... argitaratzen du.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu