Santo Tomas 2002 lehiaketako sariak banatu dira

Uztarria.eus | Taldeak
2003ko ots. 11a, 11:02

Santo Tomas 2002 argazki lehiaketako sariak banatu ziren atzo Atxieta Etxean eta aurkeztutako argazki bildumekin osatutako erakusketa ere zabaldu zen. Koloretan eta zuri beltzean hiru argazkik osatutako hiruna bilduma saritu ziren. Koloretan Iñaki Etxenagusiaren, Joxe Ramon Larrañagaren eta Oihana Lopezen lanak saritu ziren eta zuri beltzean Josu Altzelairenak, Juan Mari Ibarzabalenak eta Iñaki Etxenagusiarenak. Helduen sariez gain, Irantzu Larrañaga Epeldek gaztetxoen saria jaso zuen.

Erakusketa otsailaren 28a arte zabalik izango da Antxieta etxean  Ikusi haundiago | Argazki originala

Santo Tomas jaiak aitzakiatzat hartuta Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatzen zuen hamabigarren lehiaketa zen atzokoa. Partehartzaile guztien artean ondorengo argazkilarien bildumak hobetsi zituen elkarteko kide Juan Joxe Agirre, Xabier Briz eta Mikel Zengotitak osatutako epaimahaiak.

Zuri beltzean

1-Saria: Josu Altzelai. Garaikurra eta Argizaiolarako gonbidapena.

2-Saria: Juan Mari Ibarzabal. Garaikurra eta Argizaiolarako gonbidapena.

3-Saria: Iñaki Etxenagusia. Garaikurra eta Argizaiolarako gonbidapena.

Koloretan

1-Saria: Iñaki Etxenagusia. Garaikurra eta Argizaiolarako gonbidapena.

2-Saria: Joxe Ramon Larrañaga. Garaikurra eta Argaizaiolarako gonbidapena.

3-Saria: Oihana Lopez. Garaikurra eta Argizaiolarako gonbidapena.

Gaztetxoetan

Irantzu Larrañaga Epelde. Garaikurra 16 urtez beherakoetan bilduma onenaren egileari.

Argazki lehiaketara aurkeztutako bildumekin erakusketa osatu da. Erakusketa hau atzo bertan zabaldu zen, eta Antxietan etxean izango da otsailaren 28a arte, astegunetan 18:00etatik 20:00etara.

Argazkietan lehiaketako irabazleak eta Azpeitiko Argazki Elkarteko zenbait kide eta bilduma sarituetako argazki bana.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu