Fresneseko kartzelan egindako protesten ondorioz, zenbait hobekuntza lortu dituzte bertako euskal presoek

Uztarria.com 2003ko urt. 27a, 22:01

Fresnes-eko kartzelan dauden euskal preso politikoek, denbora luzez egin duten protesta amaitutzat eman dute, espetxeko zuzendaritzarekin negoziaketa lortu ondoren. Fresneseko kartzelan aurkitzen da Xabier Etxeberria azpeitiarra. Fleury-Merogisen, ordea, oraindik protesta ekintzak jarraitzen dute. Bertako espetxean aurkitzen da Jabi Agirre azpeitiarra.

Fresneseko espetxean dauden 18 euskal presoek aurrera eraman duten protesta ekintzaren ondorioz, zenbait hobekuntza lortu dituzte:

  • Kartzela honetan dituzten gizonezko euskal preso politiko guztiak bi "dibisio"etan -"modulo"etan- banatuta egotea lortu dute. Emakumezko kasuan, denak "dibisio" batetan daude.
  • Euskal presoen ziegak bata bestearen ondoan egotea hitzartu dute.
  • Patiora euskal preso politiko guztiak, gizonezkoak batetik eta emakumezkoak bestetik, elkarrekin aterako dira.
  • Bisita dobleak ere lortu dituzte (ordubete t'erdikoak).
  • Ama diren euskal preso politikoak Fresnesera ez dituztela eramango hitzartu du zuzendariak.
  • Emakumezko euskal preso politikoak "raketaz" soilik miatuko dituzte.

Informazio gehiago Garan