Emakume Eguneko IV. Kartel Lehiaketa

Urola Kostako Emakume Taldea 2003ko urt. 24a, 19:01

Martxoaren 8an, Emakumearen Eguna dela eta, IV. Kartel lehiaketa antolatu du Urola Kostako Emakume taldeak. Lehiaketako irabazleak 150€ko saria jasoko du, eta aurkeztutako kartelekin erakusketa antolatuko da.

Aurtengoan ere martxoaren 8a aitzakiatzat hartuta Urola Kostako Emakume taldeak Kartel Lehiaketa antolatu du. Kartel Lehiaketa hau laugarrenez antolatzen dute, eta ohi bezala aurkeztutako lanekin erakusketa osatuko da.

Lanek gai, estilo eta teknika librea jorratuko dute, A3 neurrikoak izango dira eta bi kolore erabiliko dira. Gainera, kartel bakoitzak lema bat eramango du, eta saria erabakitzeko orduan, lemak "garrantzia" izango du.

Lanak otsailaren 21erako aurkeztu behar dira, egilearen datu pertsonalak gutun batetan eta gutunazalean lema idatzita, honako helbidera: Azkoitiko Emakume Taldea, 139 P.K. 20720 Azkoitia.